Bonbardaketako hautsarekin eztarriko minezBonbardaketako egunean, goizeko erasoak minutu bat-edo iraun zuela dio. Eta, arratsaldean, ihesi zebilen jendea metrailatzen ibili ziren. Eurak babeslekuan egon ziren. Bere neba nagusia, Jabier, kamiƱero ibili zen. Bere neba bonbardaketako hautsarekin-eta 24 orduz ahots barik gelditu zen; 24 orduz ezin izan zuen ezer jan eta Bilboko otorrino batengana eraman zuten.