Jose Mari Amantegi Aresti

Durango (Bizkaia) (1926)

Biografia

1926an jaio zen Artelakea kaleko 15. zenbakian eta bertan hazi eta bizi izan da. Aita Goienkalen jaio zen (Anboto taberna dagoen tokian), baina Artekaleko etxean hazi eta bizi izan zen; ama, ostera, Garaiko Arroitakoa zuen. Bere aita topografoa eta delineatzailea zen, eta baita Durangoko udaleko diruzaina ere. Aita 3 hilabete zituela hil zen; hori dela eta, Garaiko baserrian denbora asko pasatu zuen. 6 urtegaz maristen ikastetxean hasi zen ikasten eta bertan ibili zen 16 urtera arte. Baina gerra sasoian, Garaiko eskolan ibili zen urte eta erdiz. Bonbardaketak ere bertan harrapatu zuen, Garai leku segurua zela dio. Artekaleko etxea ez zuten apurtu bonbardaketan, kale bereko beste gehienak bezala; antza, Errepublikanoen "komitea", komandantziaren papera betetzen zuena, Ortuetarren txaletan zegoen, gaur egun, Goienkaleko "Bambino" dagoen etxean, eta bere ustez horregatik ez zuten erre (Artekaleko eta Goienkaleko beheko karkaban "obus" bat lehertu barik aurkitu zuten, horregatik Artekale 15eko etxea ez zen suntsitu). 13 urtetik 16 urtera arte, merkataritza ikasketak egin zituen maristen ikastetxean. Ikasketa bukatu eta 1942an, "Banco de Vizcaya"n hasi zen lanean eta bertan egon zen 44 urtez jubilatu arte. Banketxean euskaraz zekien bakarra zen eta baserritarrekin-eta bera aritzen zen hartu-emanean. Solfeoa ere ikasi zuen Barrenkoarekin eta Villanekin klase partikularretan. Durangoko orfeoiko kidea izan da urte luzez, bere aita ere orfeoiko lehenengo tenorea izan zen. Emaztea Berrizko Andikoa baserrikoa zuen. 1970 inguruan Komentukalera joan ziren bizitzera, baina 2010ean berriro bueltatu ziren Artekalera.

Zintak

KodeaDataProiektua
DUR-028 2010 Durangoko ahotsak

Pasarteak

Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute

#Titulua
1 Gerra aurreko Goienkale Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
2 Mendizabal eta beste lantegi batzuk Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
3 Hainbat aldaketa Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
4 44 urtez "Banco de Vizcaya"n Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
5 Ermandadeko presidentea Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
6 Retagrande eta Arripozueta Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
7 Maristetako eta Garaiko irakasleak Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
8 Gerra sasoia Garain; durangar asko hilik Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
9 Montequemado Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
10 Aita delineatzailea, topografoa eta Durangoko diruzaina Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
11 Komitea Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
12 Zelakoa zen udaletxe ingurua? Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
13 Artekaleko etxeak bonbardaketan zutunik Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
14 Intxortatik Durangora Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
15 Berman hodia Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
16 Milizianoak ostutako urdaia eta gitarra Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
17 'Radio Requeté' Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
18 Orfeoia eta solfeoa Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
19 "Anboto eta Oizen bien bitartian..." Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
20 Bonbera, probalekua, futbol- tenis-zelaiak... Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
21 "Belengo portalian" Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
22 Emaztea ezagutu zuenekoa Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
23 Errotara gauez Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
24 Banketxeak, hotelak eta kafetegiak Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
25 Miota eta Alza hotelak; kuba-libreak Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
26 Pilotariak Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
27 Durango herri diruduna; banketxe berriak eta gerenteak Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
28 Industriaren gorakada: dirua Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
29 Banketxeetarako ohiturarik ez Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
30 Garaiko egunkariak Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
31 Aguazilak Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
32 Durangon ez zen euskaraz berbetan Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
33 Euskararen egoera Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
34 Garaiko argia eramateko zentralak, errotak... Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
35 Oromiñoko errotak eta zentralak Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
36 Hodiak karramarroz beteta Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
37 Aitaren sidecarra Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia