Juanita Esturo Orue

Gorozika auzoa; Muxika (Bizkaia) (1924)

Biografia

1924ko abenduaren 27an jaio zen Gorozikako Urebarro baserrian eta bertan bizi izan da beti. Urebarro berez Zornotzako herriko lurretan dago, nahiz eta auzo bereko etxeak Gorozika (gaur egun Muxika) izan eta elizaz ere Gorozika izan. Beraz, udaletxez Amorebieta-Etxano da, baina Juanitak bere burua gorozikartzat du, bertan egin baitu bizimodua. Bizpahiru herriren arteko bidean dagoenez antzina estraperlo-etxea zen. Aita ere bertakoa zuen eta ama Arratiako San Kristobaleko Suña baserrikoa (Dima), hiru neba-arreba izan ziren. Gorozikako eskolan ibili zen eta umetatik hasi zen baserriko lanetan. Bere aita gaztetatik hasi zen Zugastieta auzoko Irurak bat zentralean beharrean eta handik Iberduerora pasatu zen; hori dela eta, bere aitak 15 urte zituenetik telefonoa zuten etxean. Gerratean, aitaren lana kontuan hartuz Larraskitura joan ziren, eta handik Gueñesera, Karrantzara, Santanderrera eta Torrelavegara. Bien bitartean, beraien baserria zaurituentzako botikin bezala erabilia izan zen. Beraien etxe ondoan jolas lekua eta bolo-jokoa zegoen eta txakolina egiten zuten. Muxikako Elizalde auzoko gizona izan zuen, Zugastietako tren-geltokiko arduraduna, eta lau seme-alaba izan zituzten.

Zintak

KodeaDataProiektua
MUX-037 2010 Muxikako ahotsak
MUX-038 2010 Muxikako ahotsak
MUX-039 2010 Muxikako ahotsak
MUX-041 2010 Muxikako ahotsak

Pasarteak

Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute

#Titulua
1 Aita Irurak-bateko behargina Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
2 Eskolara eta gereziak ostutzera Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
3 Umetako gaiztakeriak Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
4 Gerran etxetik alde egin behar Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
5 Torrelavegan, kobazulora ezkutatzera Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
6 Erreketeek abisatuta salbatu ziren Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
7 Itsasontzian bueltatu ziren etxera Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
8 Gerrateko botikina etxean Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
9 15 urterekin hasi zen aita Irurak-baten Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
10 Bera jaio aurretik izan zuten telefonoa Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
11 Ur eta argi falta Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
12 Kotxoiak garbitzeko "bolas maravillosas" Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
13 Artilezko eta kapatxazko sehaskak Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
14 Hildakoaren koltxoia erre Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
15 Arto kapatxak erre Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
16 Tabakoa ereiten Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
17 Urebarro: Zornotzakoa eta estraperlo etxea Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
18 Etxea eta medikua Zornotzan; eskola eta ortusantua Gorozikan Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
19 Zornotzako aguazila oinez Urebarroraino Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
20 Urrielduko "Txikito" postaria Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
21 Islandera Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
22 Txerria hiltzean dirua pagatu behar Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia