Pedro Urteaga Arregi

Aretxabaleta (Gipuzkoa) (1931-2010)

Biografia

Goroeta auzoko Mendikurutze baserrian jaio zen 1931n. Birraitona Gabiriatik ezkondu zen Mendikurutzera. Pedroren aita bertakoa zen eta ama Araotzeko Enparantzakoa baserrikoa. 10 anai-arreba ziren. Goroetako auzo-eskolan hasi zen eskolan, don Jenaro Unda eta don Bonifacio Arenaza maisuekin. Gero Aozaratzakora pasatu zen, eta han don Fermin Olas izan zuen maisu. Eskoriatzako maristetan eta Aretxabaletako nazionaletan bukatu zituen eskolak 14 urterekin. Urkuluko urtegiak urperatu zuen baserrietako bat izan zen Pedrorena. Orduan gorago eraiki zuten Mendikurutze berria. 27 urte zituela etorri zen kalera bizitzera eta jubilatu arte Zerrajeran egin zuen lan. Goroetako Errotazar baserriko Albiñarekin ezkondu zen eta bi ume izan dituzte.

Zintak

KodeaDataProiektua
ARE-036 2009 Deba Eskualdeko Ahotsak - Aretxabaleta.
ARE-037 2009 Deba Eskualdeko Ahotsak - Aretxabaleta.

Pasarteak

Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute

#Titulua
1 Goroetako Mendikurutza baserrian jaioa Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
2 Aitaren jatorria Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
3 Ama araoztarra zuen Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
4 Goroetako eskola eta maisuak Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
5 Auzo eta herri ezberdinetan ikasia Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
6 Gerra denboran kaletik baserrira babes bila Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
7 Erlijio ohiturak Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
8 Don Bonifacio abadea Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
9 Ikatz garraioa Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
10 Ikazkintzan lantegian baino diru gehiago; ardiak Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
11 Mendian ardi eta txerriekin Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
12 27 urterekin, kalera bizitzera Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
13 "Txomin Alanbrero" argi kobratzailea Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
14 Aramaioko "Tuberoa" Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
15 Tangadun komuna 1926. urtean Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
16 Estraperlo kontuak Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
17 Elgeako azken euskaduna Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
18 Arabatik estraperloa Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
19 Belarra ebakitzeko makina Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
20 Belarra kablez etxeetara eramatean gertatutako istripua Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
21 Estraperloa zaintzeko, mikeleteak Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
22 Bederatzi baserri urpean Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
23 Ur azpian desagertutakoak
24 Erromeriak eta jaiak
25 Otala zelaiko jaia
Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia