Albisteak

Herri desberdinetako bideoak ikusgai

2013ko abe. 19a, 11:18

Ahotsak proiektuan bildu dugun materialarekin hamaika dira eginiko multimedia dokumentuak. Baina oraingoan pieza desberdinekin gatozkizue: herri desberdinetan bilduta dugun ahozko ondarea eta gaur egungo herri horietako parajeekin, bost minutu inguruko erreportaje laburrak osatu ditugu.

Gehiago irakurri...

 

Ramon Labaien, kultura eta politika uztartu zituen gizona

2013ko abe. 16a, 10:06

Ramon Labaieni gaur emango diote azken agurra, Tolosan. Bere bizitzako hainbat pasadizo entzun daitezke, bere ahotik, Ahotsak.com-erako egin genion elkarrizketan. Eusko Jaurlaritzako Kultura kontseilari eta Donostiako alkate izana, gizon estimatua zen oso. 

Gehiago irakurri...

 

2014 urteko egutegia

2013ko abe. 12a, 16:40

2014 urteko Ahotsak.com mahai-gaineko egutegia atera dugu argitara. Ale bat nahi? Ale ba!

Gehiago irakurri...

 

Ahotsak-en parte hartu duten elgoibartarrak omendu genituen

2013ko abe. 10a, 17:09

Joan den asteazkenean, abenduaren 4an, Badihardugu Elkarteak eta Elgoibarko Udalak omenaldi beroa egin zieten Ahotsak-en parte hartu duten elgoibartarrei, beraien partaidetzagatik eskerrak emateko.

Gehiago irakurri...

 

Gaur eta bihar ere Euskararen Eguna direlako!

2013ko abe. 4a, 19:03

Atzo gogoz eta indartsu ospatu genuen gure eguna, euskaldunon eguna, euskararen eguna. Baina euskarak 365 egunez behar gaitu. Hizkuntz-biziraupenaren irakasgairik onena hiztunek eskaintzen digutenez, daudenek zein ez daudenek, utz ditzagun azalpen eta lekukotzak euren esku!

Gehiago irakurri...

 

Hondarribiko Ahotsak proiektuaren aurkezpena egin dugu

2013ko abe. 4a, 15:06

Hondarribiko Ahotsen aurkezpena egin zuten atzo. Proiektuan parte hartu dutenei eskerrak emateko ekitalditxoa izan zen: herritarrak udaletxera gonbidatu, eta grabazioen kopia bana eman zieten. Ilusio handiz hartu zuten. Ekitaldirako prestatutako bideoa ere ikusgai duzue.

Gehiago irakurri...

 

'Euskararen kate hautsiak', Euskal Memoriaren liburua

2013ko aza. 29a, 16:41

Euskararen jazarpena da lanaren ardatza. Euskararen historia xehe-xehe aztertu du David Anautek: sorrera, bilakaera eta bidean aurkitutako oztopoak. Ahozko lekukotasunak ere baliatu ditu: Ahotsak.com webguneko hainbat testigantza agertzen da liburuan. 

Gehiago irakurri...

 

'Basarri'k ehun urte, bizirik balego

2013ko aza. 27a, 10:28

Iñaki Eizmendi 'Basarri'ri 80ko hamarkadan egindako bi elkarrizketa entzuteko aukera dago Ahotsak.com webgunean. Haren jaiotzaren urtemuga aitzakia polita izan daiteke haren pentsaera eta bizimodua gogoratzeko.

Gehiago irakurri...

 

80 urte, lehenengo bozkatik

2013ko aza. 20a, 16:22

Emakumeek gizonezkoen pareko boto eskubidea lortu zuten Hego Euskal Herrian, duela 80 urte, azaroan. Ordura arte emakume ezkonduek eta "emanzipatu gabekoek" ezin zuten bozkatu.

Gehiago irakurri...

 

Arakaldoko lehen elkarrizketa

2013ko aza. 19a, 16:10

Bizkaian, Nerbioi Ibarreko Arakaldoko herrira hurbildu ginen atzo. Bertan, Milagros Gineari egin genion elkarrizketa.

Gehiago irakurri...

 

Irlandako ahotsak sarean, grabazio historikoak entzungai

2013ko aza. 4a, 14:52

Doegen proiektua Interneten jarri dute, mende hasieran egindako grabazioak: ipuinak, kantuak, otoitzak... aspaldiko ahotsak, eta haiekin batera desagertutako gaelikoko hainbat dialekto.

Gehiago irakurri...

 

Nork esan du Halloween euskal ohitura zaharra ez denik?

2013ko urr. 31a, 09:09

Azken urteotan gero eta ezagunagoa bihurtu da Halloween jaia gure artean. Ameriketatik "inposatzen" ari diren ospakizuna ere badela entzun izan dugu maiz, guztiok sinetsi arte. Baina kontrakoa dirudien arren, Arimen Gaua ospatzeko ohitura ondo errotutako tradizioa da Euskal Herrian, eta oinarri-oinarrian, film amerikarretan ikusten ditugun irudietatik ez oso urruti. Halaxe kontatu digute gure hainbat lekukok!

Gehiago irakurri...

 

Bruselan izan gara, ahotsak.com aurkezten Batasuneko ordezkarien aurrean

2013ko urr. 30a, 08:30

Euskadiren Europar Batasuneko Ordezkaritzan egon ginen joan zen astean, Langunek antolatutako informazio saioan. Etxepare Euskal Institutua eta Elhuyar fundazioa izan genituen bidelagun.

Gehiago irakurri...

 

"81 amama" dokumentalaren aurkezpena, urriaren 17an

2013ko urr. 15a, 09:17

"81 amama" dokumentala aurkeztuko dute Donostian, Doka Kafe Antzokian. Euskal emakumearen inguruan eraikitako iruditegiari buruzko proiektua da, amama-biloben arteko harremana aztertzen duena. 

Gehiago irakurri...

 

Lehendabiziko transkripzioak Lapurdin

2013ko urr. 11a, 14:55

Lapurdiko hainbat bideoren pasarteak ikusgai zeuden arren, ez genuen oraino bakar baten transkripziorik egin. Lehendabizikoak Biriatun, Donibane Lohitzunen eta Hazparnen bildu hiru elkarrizketatik eginak dira.

Gehiago irakurri...

 

Arratiako bailarako herri guztietan egin ditugu elkarrizketak

2013ko urr. 8a, 08:53

Arratia bailarako Lemoako lehenengo elkarrizketa egin genuen orain aste bi. Beraz, Lemoako elkarrizketa honekin, Arratiako herri guztietan izan gara jada. Mertxe Iturrioz Etxebarria eduki genuen hizlari, berba garbiko andrea eta hiztun ona.

Gehiago irakurri...

 

Arantzazuko (Bizkaia) lehenengo elkarrizketak

2013ko urr. 2a, 11:38

Arratia bailarako Arantzazuko lehenengo elkarrizketak egin genituen uztailaren 15ean. Herrian dagoen Andreen Elkartera hurbildu ginen eta bertan eman genuen arrastia. Alde batetik, Matilde Artetxe eta Maria Lourdes Etxebarria elkarrizketatu genituen; eta bestetik, Karmen Ordeñana Agustina Iza dimoztarrarekin batera.

Gehiago irakurri...

 

Euskararen transmisioari buruzko mintegiko hitzaldiak sarean ikusgai

2013ko urr. 1a, 15:44

Euskararen transmisioari buruzko 3. mintegia antolatu zuen Eta Kitto elkarteak maiatzean, Eibarren. Orain, mintegiko bideoak sarean jarri dituzte.

Gehiago irakurri...

 

Euskal Herri osoko euskaltzaleen Topa Eguna ospatuko da Soraluzen

2013ko ira. 25a, 15:03

Soraluzen ospatuko da 2013ko Topa Eguna irailaren 28an (larunbata) eta egun horretan Euskal Herri osoko euskaltzaleen bilgune bihurtuko da herria.

Gehiago irakurri...

 

"Isiltasuna hausten. Soraluzetarren gerrako testigantzak" dokumentala aurkeztuko dute Soraluzen

2013ko ira. 18a, 16:43

Gerrako testigantzak biltzen dituen dokumentala aurkeztuko du Soraluze 1936 lantaldeak datorren igandean, irailaren 22an Soraluzen bertan. Errepublikako bizipenetatik hasi eta gerra osterainokoa biltzen du Badihardugu Euskara Elkarteak zuzendutako dokumentalak eta Ahotsak.com webguneko hainbat eta hainbat testigantza ditu oinarri. 

Gehiago irakurri...

 
Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia