Lehendabiziko transkripzioak Lapurdin
2013ko urr. 11a, 14:55
Lapurdiko hainbat bideoren pasarteak ikusgai zeuden arren, ez genuen oraino bakar baten transkripziorik egin. Lehendabizikoak Biriatun, Donibane Lohitzunen eta Hazparnen bildu hiru elkarrizketatik eginak dira.
Lapurdin jasotako materialaren lehendabiziko transkripzioak Joaquin Arizaga biriatuarrari, Hélène Legarto lohitzuntarrari eta Piarres Xarriton hazpandarrari eginiko elkarrizketen hainbat pasarterenak dira.
Adibiderako, hona Piarres Xarritonen pasarte hau:
Ta gero baziren ere Katxoren kantuak hor, Katxo, Katxoren kantuak eta partitu baitzen untzi bat, Baionatik, 1842an, eta gero, hondatu zen, hondatu zen, Hego Ameiketan, eta han, baziren senar emazte batzu, hiruehun lagun ziren ta hiruehun horietarik, berrehun eta hirutan hogehi ta hamar ito ziren. Castillejos, berrehun legua, lekua... Castillejos izena duen uharte batean, uharte ez, arroka batzuen kontra joanik. Hondatu zen untzia, barkua. Eta bakarrik bizirik atera ziren hirurogehita hamar lagun. Ta hoiek oro Baionan ziren lehenik sartuak eta gero Pasaian ere. Eta ito ziren, beaz. Bainan baziren bidaia hortan, izenak hor dira, baziren senar-emazte batzu, batek izena zuen Itzia, gizonak, ta bestiak Zabaltzagarai; Joana. Eta erori zen ureat Joana Zabaltzagarai, lehenik. Gizonak salto egin; Itziak. Itzia ito ta Joana salbatu. Bainan gero, uhainek bildu zuten, borobildu, eta ura bazterrean salbatu zen. Ta nola ezkonduak ziren biak, hemen, urtarrilean Hazparnen. Hor hartu zuen hegoaldeko batek bere langile gisa, eta gero ezkondu zen bizirik atera zen hegoaldeko batekin. Eta, nor zen hura? Lujanbio. Lujanbio, Pasaian igoa zena salbatu zen, eta Intxauzti izena zuen dendari batek, jostun batek hartu baitzuen jostun bezela, jostun ona zelakotz Joana Zabalatzagarai, ezkondu zen gero, harri esker ezkondu zen Lujanbiorekin. Eta heldu baita urte bat barne bi aldiz ezkondu zela, elizaz eta legez behar zen bezela; alargundua Itziarenganik, ezkondu zen Lujanbiorekin. Istorio hori beti gogoan dut egun batez beharko diodala Lujanbio andereari kondatu, "erre" egiten baitu iparraldekook bezela, nik uste familian hori ikasia dukete beharbada Zabaltzegarai ene familiarenganik! Galda niezaoke berari. Ikusiko baldin bauzu ni behin nola ene erragoiozu. Lujanbio hori ez da hortan bukatzen. Gero izan naizelarik han, ikusi baitut toki hori non gertatua den, ezarria baita, karrika batean, han, "Rue Leopoldine Rosa". Barku harek "Leopoldine Rosa" zuen izena. Baionatik partitu zena ta [...]" Tradition de Pais Basque", Francisc Michelek egina baitu, hor badira Katxok eginak dituen pertsuak. Eginak ditu handik.
- Handik...
- Handik. Buenos Airesetaik. Heldu da berria, beraz, untzi hori hondatu dela. Eta hori kantatzen du Katxok. Ta hori zertako? Katxo hori Hazparne Katxoteikoa baita. Katxoteiko auzoan zein da ere gertatzen? Galerianoaren etxea ere hor da. Ta berifikatu dut, Galerianoa Katxoteirat joan dela beste'at beheretik, eta Katxo zela lehen auzo Galerianoaren, Bordaxuritarren familiari hurbil. Eta beaz erraiten du, bueno, "kanta ditzaten... harriz kargaturik"... Hola, Hazparnen kanta ditzaten... […]. Bainan, nere ustez, hor dugu Haritchelarrekin eztabaida, nere ustez, leküak ikasten batutzu, ikuste'utzu Katxo dela egin dituena pertsu horiek. Beste batzuk baititu ere berak inak, "nahi baldin bagira hil eta salbatu". Zer da hor, ezen Hazparneko lehen misionesten mamia? Heien predikuen mamia. Entzuten zituen nola mintzo ziren orduko misionestak, "nahi baldin bagira hil eta salbatu", heien teoloxia guztia hor da, ene ustez.
- Handik...
- Handik. Buenos Aireseti. Heldu da berria, beraz, untzi hori hondatu dela. Eta hori kantatzen du Katxok. Ta hori zertako? Katxo hori Hazparne Katxoteikoa baita. Katxoteiko auzoan zein da ere gertatzen? Galerianoaren etxea ere hor da. Ta berifikatu dut, Galerianoa Katxoteirat joan dela beste'at beheretik, eta Katxo zela lehen auzo Galerianoaren, Bordaxuritarren familiari hurbil. Eta beaz erraiten du, bueno, "kanta ditzaten... harriz kargaturik"... Hola, Hazparnen kanta ditzaten... [Nik etzakit]. Bainan, nere ustez, hor dugu Haritchelarrekin eztabaida, nere ustez, leküak ikasten batutzu, ikuste'utzu Katxo dela egin dituena pertsu horiek. Beste batzuk baititu ere berak inak, "nahi baldin bagira hil eta salbatu". Zer da hor, ezen Hazparneko lehen misionesten mamia? Heien predikuen mamia. Entzuten zituen nola mintzo ziren orduko misionestak, "nahi baldin bagira hil eta salbatu", heien teoloxia guztia hor da, ene ustez.
Iruzkindu
Erantzuna emateko, sartu ahotsak.eus-eko komunitatera.