Baionatik irtendako barkua Hego Ameriketako kostaldean urperatu <p>'Katxo' ezizeneko hazparnetar baten bertso batzuk oso famatuak egin ziren. Kontatzen zuen Baionatik irten eta Pasaian hainbat bidaiari hartutako barkua nola hondoratu zen 1842an Hego Ameriketako kostaldean, 270 pertsona itoz. Barku horretan zihoazen senar-emazte gazte batzuen istorioa. Senarra ito zen eta alarguna ezbehar horretatik bizirik irtendako gizon batekin ezkondu zen. Xehetasun ugari aferaz. Senarra hegoaldekoa zen eta Lujanbio zuen abizena. Baliteke Maialen bertsolariaren senidea izatea. 'Galerianoren kanta' Bordaxurirena dela esan ohi da, baina beraren ustez bertso horiek ere Katxorenak dira.</p>

Baionatik irtendako barkua Hego Ameriketako kostaldean urperatu
Piarres Xarriton
- ahotsak.eus