Arantzazuko (Bizkaia) lehenengo elkarrizketak

2013ko urr. 2a, 11:38

Arratia bailarako Arantzazuko lehenengo elkarrizketak egin genituen uztailaren 15ean. Herrian dagoen Andreen Elkartera hurbildu ginen eta bertan eman genuen arrastia. Alde batetik, Matilde Artetxe eta Maria Lourdes Etxebarria elkarrizketatu genituen; eta bestetik, Karmen Ordeñana Agustina Iza dimoztarrarekin batera.

 

Arantzazutarrei egindako lehen elkarrizketan Matilde Artetxe eta Maria Lourdes Etxebarria eduki genituen hizlari. Gerra sasoian jaioak dira biak eta ondo gogoratzen dituzte umetako urte gogorrak eta baserriko orduko bizimodua. Arantzazuko herriaz berbaz ibili ginen, umetako ibilerez eta baserriko bizimodu eta ohiturez. Oso hiztun onak dira, umore onekoak. Karmen Ordeñana ere umoretsu agertu zitzaigun, baina nahiko nagusitxoa da -93 urte ditu- eta kosta egiten zaio berba egitea.  Hala ere, Errepublika garaiko eskolaz egin zigun berba eta baita gerra sasoian neskame ibili zeneko urteez ere.

Iruzkindu

Erantzuna emateko, sartu ahotsak.eus-eko komunitatera.

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia