Herri desberdinetako bideoak ikusgai
2013ko abe. 19a, 11:18
Ahotsak proiektuan bildu dugun materialarekin hamaika dira eginiko multimedia dokumentuak. Baina oraingoan pieza desberdinekin gatozkizue: herri desberdinetan bilduta dugun ahozko ondarea eta gaur egungo herri horietako parajeekin, bost minutu inguruko erreportaje laburrak osatu ditugu.
Herri horietako materiala bildu, laburbildu eta gaur egungo irudiak erantsiz ikus-entzunezko pieza berriak sortu ditugu. Herri horien gaineko bildumak dira, bertako ondarearen erakusleiho gisa funtziona dezaketenak. Elgoibar (Gipuzkoa) eta Zestoa (Gipuzkoa) izan dira lehendabizi sortu ditugun piezak, baina ez dira azkenak izango. Aurki, Eibarko ondarearen inguruko bideoa ere izango duzue sarean.
Elgoibar eta Zestoaren inguruko ikus-entzunezkoak Ahotsak.com eta gure Youtubeko kanalean daude ikusgai, gozatu eta parteka ditzazuen.
Iruzkindu
Erantzuna emateko, sartu ahotsak.eus-eko komunitatera.