Arratiako bailarako herri guztietan egin ditugu elkarrizketak
2013ko urr. 8a, 08:53
Arratia bailarako Lemoako lehenengo elkarrizketa egin genuen orain aste bi. Beraz, Lemoako elkarrizketa honekin, Arratiako herri guztietan izan gara jada. Mertxe Iturrioz Etxebarria eduki genuen hizlari, berba garbiko andrea eta hiztun ona.
Lemoako lehen elkarrizketa Mertxe Iturriozi egindakoa da, beraz. Hiztun honen elkarrizketarekin, Lemoako lehenengo lekukotasuna jaso dugu eta honekin batera Arratiako herri guztietan izan gara jada. Gerrako urteetan jaiotakoa da Mertxe eta ondo gogoratzen ditu gerraosteko urteak eta bizimodua. Elorriaga auzoko bizimoduaz egin genuen berba, baserrian egiten ziren beharrez, eskolaz eta bere ume sasoiko bizimoduaz.
Hona hemen, Zeanuriko Benita Goikuriari egindako elkarrizketaren pasarte bat, Arratian jasotakoaren erakusgarri:
Iruzkindu
Erantzuna emateko, sartu ahotsak.eus-eko komunitatera.