Zeanuri

Zeanuri Bizkaiko hego-ekialdean, Arratia eskualdean dagoen udalerria da. Iparraldean eta ekialdean Dimarekin du muga, ipar-mendebaldean Areatzarekin, mendebaldean Orozkorekin eta hegoaldean Ubide eta Zigoitiarekin (Araba); Barazarko mendateak lotzen du Arabarekin. Udalerri honetan dago Gorbeia mendia eta bere izeneko parke naturalaren zati handi bat hartzen du. Auzo hauek osatzen dute herria: Plaza, Eleizondo, Orue, Asterria, Uribe, Ipiña, Undurraga, Altzusta, Lanbreabe, Ipiñaburu, Zuleibar, Otsemendi, Zubizabal, Altzuaga eta Ibarguen. Nekazaritza, abeltzaintza eta baso ustiapenean oinarritutako lehengo sektorea da nagusitzen den sektorea. UEMAko kidea da herria, euskal hiztunen ehuneko esanguratsua duela-eta. Mendebaleko euskararen edo bizkaieraren aldaera bat dute jatorrizko euskalkia.

  • Hizlariak: 14
  • Zintak: 25
  • Pasarteak: 63
  • Transkribatutakoak: 1
  • Audioak: 0
  • Bideoak: 56

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia