Benita Agirrezabala Etxezarraga
Zeanuri (Bizkaia) (1926-2024)
Biografia
Zeanuriko Altzuaga "Altzua" auzoko Intxurra baserrian jaio zen. Ama auzo bereko Uriarte baserrikoa zuen eta aita Ipiñaburu auzokoa. Gerra Zibila zela-eta, eskola utzi ta garraostean neskame joan zen. Gerran kobazuloetan ostontzen zirela du gogoan eta Buia aldera joan zirela errefuxiatuta ganadu eta guzti. Beraien etxean milizianoak egon ziren eta hura "sastegia" zela dio; ondorioz, sarna hartu zuten. Aita ikazkintzan ibilitakoa zuen eta senarra estraperloan. Ipiñaburu auzokoa zen bere lehengusuagaz ezkondu eta zazpi seme-alaba izan zituen. Eulogia Beobide auzokidea eta Juan Francisco lehengusua izan zituen lagun kontakizunean.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
ZEA-004 | 2012 | Euskal Herriko Ahotsak | Nerea Goiria Mendiolea | ||
ZEA-005 | 2012 | Euskal Herriko Ahotsak | Nerea Goiria Mendiolea | ||
ZEA-006 | 2012 | Euskal Herriko Ahotsak | Nerea Goiria Mendiolea | ||
ZEA-020 | 2014 | Euskal Herriko Ahotsak | Ainhoa Etxazarra |
Pasarteak
Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.
Laguntzerik nahi?