Benita Goikuria Egiluz
Zeanuri (Bizkaia)
(1930)
Biografia
Zeanuriko Ipiñaburu auzoko Etxandia baserrian jaio zen. Ama bertakoa zuen eta aita, berriz, auzo bereko Undurraga baserrikoa. Gerra aurretxoan auzoan eraikitako eskola berrian hasi zen sei urterekin. Gerra denboran, Ubiden babestu ziren, lehentxoago euren etxean gerratik babestuta egon ziren ubidear batzuen etxean. Hamasei urterekin Urkiolako Bizkarra hotelera joan zen neskame. Gero Bilbon jarraitu zuen neskametzan, Goiuriko bere gaurko etxearen ugazabak zirenen etxean. Auzoko Anjel Basterrarekin ezkondu zen Ipiñaburun. Urkabustaizko Goiuri-Ondonako euren etxe berrira egin zuten eztei-bidaia, egundoko elurtearekin. Lau seme-alaba izan zituzten. 1959. urteko haizete-harriteak Goiurin eragindako hondamenak azaltzen ditu. Bere bi seme artzainek etxeko gaztandegia kudeatzen dute.
Zintak
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute
# | Titulua | |
1 |
Maistra bat naparra eta bestea bilbotarra |
|
2 |
Tindatutako izara batetik jaunartze-soinekoa atera |
|
3 |
Ubideko etxe batean errefuxiatuta |
|
4 |
Benitaren aita eta ama txapel gorriaz ibiltzera behartuta Ubiden |
|
5 |
Abere guztiak kendu, osabaren artaldea izan ezik |
|
6 |
Aita baserritarra eta bizargina aldi berean |
|
7 |
Aitaren bizargintzako tresnen historia |
|
8 |
Kobazuloetan ezkutatzera bonbapean |
|
9 |
Aita negarrez auzora soldaduak heldu zirenean |
|
10 |
Ipiñaburuko adineko lagunak Bilboko zaharretxera abadeak eroan |
|
11 |
Ubidetik etxera, oso eguraldi txarrarekin |
|
12 |
Maisu-maistrek miseriazko soldata |
|
13 |
Ikasle euskaldun hutsak, irakasle erdaldun hutsak |
|
14 |
Eskolarik ikasi ezaren damua |
|
15 |
Aitak artaldea ipini artzainek oparitutako ardiekin |
|
16 |
Anaia "betirarte" agurtu zeneko egun tristea |
|
17 |
Benitaren hiru anaia Arabako Añua herrian morroi |
|
18 |
Anaia, bizargina eta zapataria |
|
19 |
Urkiolara neskame, erdara apur bat ikasi nahiz, gero Bilbora joan ahal izateko |
|
20 |
Bizkarra Hoteleko neskame-lanak |
|
21 |
900 pezeta, bederatzi hilabeteko soldata |
|
22 |
Bilbon neskame, burdindegi baten jabe ziren ugazaben etxean |
|
23 |
Algortan neskame aldika aberats-etxe batean |
|
24 |
Arabako Gujulira, neskame-etxeko ugazaben baserri batera bizitzera ezkondutakoan |
|
25 |
Gizona baserria utzi eta fabrikara |
|
26 |
Ipiñaburutik Gujulira Mirandan barrena, Benitaren "elurretako eztei-bidaia" |
|
27 |
Bizikide neskazaharraren ezkontzeko ilusioa |
|
28 |
Benitaren artaldetxoaren gorabeherak |
|
29 |
Harriak uzta guztia birrindu zien urtea |
|
30 |
Ez zuen gura seme-alabak baserrira dedikatzea |
|
31 |
Zeanuri aldeko jaiak |
|