Pedro Rekalde Pujana

Zeanuri (Bizkaia) (1928)

Biografia

Zeanuriko Zubizabal baserrian jaio zen. Aita zen bertakoa eta ama, berriz, otxandiarra. Bost seme-alaba izan zituzten. Otxandioko Mekoletako eskolara joan zen 14 urtera arte. Eskolok urte biko etena izan zuten gerra zela-eta. Gerra denboran Ortuellan egon ziren babesean apiriletik ekainera arte. Baserrian egon zen 30 urte izan zituen arte. Legutioko “Aceros San Blas” lantegian egin zuen lan bi urtez, eta handik Aramaioko Oletako “Aulasa” ijezketa (laminazio) lantegira joan zen lanera, eta bertatik hartu zuen erretiroa. Legutiora ezkondu zen, Lucrecia Agirregabiria legutiarrarekin. Hiru seme-alaba dituzte.

Zintak

KodeaDataProiektua
ZEA-001 2010 Euskal Herriko Ahotsak

Pasarteak

Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.
Laguntzerik nahi?

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia