Abere guztiak kendu, osabaren artaldea izan ezikFrancoren tropak Zeanurin sartu zirenean, etxetik arrapaladan irten behar izan zuten abereak bertan utzita. Auzoko gizon batek IpiƱaburuko ganadu denak jaregin zituen hurrengo egunean. Euren baserriko ganaduak harrapatu eta hiltegira eraman ei zituzten handik laster Bilbora. Osabaren artaldea, berriz, salbatu zen. Aita etxera itzuli zenean, oilaloka bat bakarrik aurkitu zuen. Izarak eta horrelakoak ere harrapatu egin zizkieten.