Arakaldoko lehen elkarrizketa

2013ko aza. 19a, 16:10

Bizkaian, Nerbioi Ibarreko Arakaldoko herrira hurbildu ginen atzo. Bertan, Milagros Gineari egin genion elkarrizketa.

Arakaldon egin dugun lehen elkarrizketa dugu Milagros Ginearen hau. Arakaldon ez da erreza bertako euskaldunak topatzea; izan ere, oso biztanle gutxi daude herrian eta ditugun euskaldun gehienak inguruko herrietakoak dira. Hala ere, Milagros Arakaldon jaioa da eta bertan bizi izan da beti. Horregatik, herriko euskararen erakusgarri bikaina da Milagrosen berbeta eta baita herriko aspaldiko kontuen azkenengotariko lekukoa ere. Honela ba, Arakaldoko herriaz eta bizimoduaz egin genuen berba berarekin egon ginenean.

Iruzkindu

Erantzuna emateko, sartu ahotsak.eus-eko komunitatera.

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia