Arakaldo

Arakaldo Bizkaiaren hegoaldean kokatzen da, Nerbioi ibaiaren ibarrean, eta Bilbotik hamazortzi kilometrora. Bizkaian biztanle gutxien dituen udalerria da. Herriaren erdigunea, Elexalde-Madariagan dago eta elizaren inguruan bildutako etxe multzoak osatzen du. Udalerriak Arrankudiagarekin egiten du muga iparraldean eta ekialdean, Araban dagoen Laudiorekin mendebaldean, eta azkenik, Orozkorekin hegoaldean. Arakaldoko jarduera ekonomiko nagusia nekazaritza izan da historian zehar. Gaur egun bertako jatorrizko euskara darabilten hiztun bakar batzuk baino ez daude.

Hizlariak: 1; Zintak: 2; Pasarteak: 45;
Transkribatutakoak: 3; Audioak: 0; Bideoak: 29

Hizlariak

#Hizlaria
1 Ginea Iruretagoiena, Milagros (1936) Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia