Milagros Ginea Iruretagoiena
Arakaldo (Bizkaia) (1936)
Biografia
Bilboko klinika batean jaio zen arren, Arakaldon bizi izan da beti. Ama Zollokoa zuen (Arrankudiaga) eta aita Orozkokoa. Alaba bakarra izan da. Amak herriko kanpaiak jotzeko ardura hartu zuen eta gero Milagros bera ibili izan da urte askoan kanpai jotzen; harik eta, automatiko jarri zituzten arte. Umetan, neskak eta mutilak batera ibiltzen ziren eskolan eta horregatik mutilekin asko jolastu izan du Milagrosek. Arakaldon gauza gutxi zeukaten, taberna eta dendatxo bakarra eta frontoirik ez. Horregatik, Laudiora joateko joera handia eduki dute euren herrian. Arakaldoko bizimoduaz hitz egin genuen berarekin egon ginenean, aitarekin errekan arrantzan egiten zutenekoez eta euskararen egoeraz, besteak beste.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
AKD-003 | 2013 | Euskal Herriko Ahotsak | Ainhoa Etxazarra | ||
AKD-004 | 2013 | Euskal Herriko Ahotsak | Ainhoa Etxazarra |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute