Arakaldo (Bizkaia)

Argia bai, baina urik ez etxean

Argia bai, baina urik ez etxean <p>Beti ezagutu du argia etxean; ura ez. Patina egin zuten ura biltzeko eta etxera sartzeko, baina arazoak izan zituzten. Lehenago kantinekin joaten ziren iturrira.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AKD-003-024 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Beti ezagutu du argia etxean; ura ez. Patina egin zuten ura biltzeko eta etxera sartzeko, baina arazoak izan zituzten. Lehenago kantinekin joaten ziren iturrira.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta etzean euki dozue beti ure eta argie?
- Argie bai. Nik argie ezetu dot beti. Ure ez.
- Ure ez. Ure noz ekarri zan hona?
- Ure, guk ein gendun, guk ein gendun hor patin bet, patin bet ein gendun, eta metro gitxitara urten doskun urek, metro gitxitara. Baie gero goien imin gendun depositu bet aukiteko ure suetean, ze hau ez zan suetea lehen. Suetea zan, on zan beste aldean. Eta, imite ordun bonbea, ez dakit zer bota eutsien juntetan, juntak eiteko, eta parau jakun ganean tela bat, tela bat patineri… Eta zan ure ona, ze urtete ordun analizau ein gendun, baie gero ha sartute ordun txarritu zen guztiz, ure. Eta gero, ba, oin iminte arte, herrin iminte arte, gero.
- Eta noz ipini zen herrien, ba?
- Nik ez dakit zemet urte dan, pilo bat, ez? Idearik bez.
- Senarra: Berrogeta hamar urte baino gehidxau.
- Ze lehen joaten gintzen [ba zu]. Joaten zintzen kanpaia joten eta kantine, kantin bi eskun ure ekarten […] etxerantza. Osea ke…

Egilea(k): Arantza Bilbao

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia