Donostia (Gipuzkoa)

Bordaberri baserria nolakoa zen; argindarrik ez

Bordaberri baserria nolakoa zen; argindarrik ez <p>Baserri ingurua nolakoa zen bera umea zenean. Autorik ez, bide txarrak, harria eta narrak. Aita gazterik hil zen, harrobiko gaixotasunarekin. Bordaberrin jaio ziren bi ahizpak. Kristalik ez leihoetan. Argindarrik ez. Kandelak. Su baxua. Egurrik ez. Harrobiak. Jana falta, eta ardoa bizigarri.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-001-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Baserri ingurua nolakoa zen bera umea zenean. Autorik ez, bide txarrak, harria eta narrak. Aita gazterik hil zen, harrobiko gaixotasunarekin. Bordaberrin jaio ziren bi ahizpak. Kristalik ez leihoetan. Argindarrik ez. Kandelak. Su baxua. Egurrik ez. Harrobiak. Jana falta, eta ardoa bizigarri.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Eta hau, inguru hau, nolakua zan zu umia ziñala?
Jesus! Etxe ateaiño larrak. Harrik. Ze, baiño... zar… zarba! Zikiña, lohiya. Bireik´e batez, biria´re dana puskatuba, bakizu? Harrik-eta, ahal zan bezela… Kotxeik ez zan /etzan/ etortzen honea ordun, e! Bire txar-txarra, zikin-zikiña… baiña pixkana-pixkana… Geo gue aita, harrobin lana iten zun /itezun/. Ne aitak. Eta oso gazteik hil zan /hiltzan/.
-Biriketako…
-Bai, hoi da.
-Bai?
-Bai.
-Harrobiko gaixotasuna...
-Harrobiko gaixotasunakin. Ba hemen etorri giñan bi... Alejandro ta Rosa Erauntzetan jaiyota, ta hemen jaiyo zian Euxebi eta Emili. Hemen, baserri hontan /baserriyontan/. Lau giñan.
-Lau…
-Hiru ahizpa eta anaiya.
-Anaiya, zarrena.
-Zarrena.
-Eta umetako ze… ze oroitzapen daukazu? Hau baserriya nolakua zan lehen?
-Besus! Leiyuak zar-zarrak eta ze, egurrezkuak. Ez kristalakin ta. Oholakin. Danak, e, atia´re ez, e... eta dana zulatuta, txikituta...
-Kristalik ez zeon?
-Ez, ez, ez. Ez zeon kristalik. Ez zan kristalezkoa, zeatikan zan… tak iriki! Ohola, oholak, e! Iriki ta tak itxi, ta kitto. Ez zeon /etzeon / argitasunik. Ez negun argiyik! Kandelakin!
-Argirik ez zeon hemen, e?
-Eeez. Ez zeon ordun zea, korrienteik eo, honeaiño alleatu baria zeon ta, ez zeon. Ta gu denboa askuan kandelakin. Denboa askuan, e!
-Eta kinkeak edo zer erabiltzen zan?
Kinkia? Kandelak! Kandelak! Noiz... bueno, nik ez dakit noiz argiya jarriko zan, bueno... Eta.
-Kandelak... eta farolak ere bai?
Farolak´e bai, baiño guk e... gehiyena kandelakin. Farola gutxi ibiltzen genun. Eta suba, bajua. Eta dana etxe azpiaiño zulatua. Bakizu nola? Egur haundik ekartzen emen zituen, aixkorakin puskatzeko, ez? Eta zuluan sartu ta traaak in, ta puskatu, e, ta gero surta. Ta hoi dana puska-puska-puska, dana zulatuta emen zen /ementzen/ gue gurasuak etorri zienean, gu etorri giñanean.
-Zulatua, orduan, pareta?
-Pareta, etxe azpiaiño.
-Etxe azpiraiño? Jesus!
-Hotza? Nola ez zen /etzen/ ba.... Suba bajua, egurrik ez... Egurrik ez, egurrik´e!
-Egurra ez zeon? Hemen ingurutan ez zeon basorik, hola…?
-Hemen dana harrobiya zan. Dana harrobiya. Baiño dana harrobiya, e! Danak harriya ateatzen, gizon guzik ordun harriya ateatzen, ta ordun ba… jan´e ez zeon /etzeon/… bihar bezela jate´e! Janik´e ez zeon /etzeon/ bihar bezela jateko ta, ez zien behar bezela gobernatu´re iten ta /da/… Ardua pixkat gehixeo edaten zuen /eatezuen/; ardua, animatzeko zeozekin! Arduakin! Nola jatenik ez zeon /etzeon/, ba...
-Tabernan elkartzen zian gizonak?
Tabernara juten zian, baiño ez, etxian e… bai, lantokin. Lantokin egarriya ta… arduak bixitu iten zien laneako ta...
-Lan gogorra da, gaiñera.
Lan goorra, e! Lan goorra, e!
-Hori, neguan eta kanpuan, ez, in biharreko lana…
Dana harrobiya, e. Noiz bukatu zien Igeldoko harrobik? Ez, ez da denboa. Gerraraiño. Gerra ezkeo bukatu dia Igeldoko harrobik, zeatikan ordu bitartian dana harrobiya zan. Harrobin bizi... harrobitik jendia bizi zan.

Egilea(k): Idoia Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)

Pasartearen kokapena

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia