Markina-Xemein (Bizkaia)

Jesusaren izena Estefania da berez

Jesusaren izena Estefania da berez Jesusaren izena Estefania da, baina inork ez dio inoiz horrela deitu.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MAR-011-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Jesusaren izena Estefania da, baina inork ez dio inoiz horrela deitu.

Transkripzioa

- Zure izena zelan da?
- Estefania Anitua Lejardi.
- Ta zelan deitzen dotsue?
- Jesusa!
- Ta orduen Estafania nundik nora?
- Ba, aittek preguntau notsenin hori, zegaittik ipini osten /ipinisten/, Natubittate egunin jaixota, "haxen baiño hobie izengo hintzenalakun" ipini ei osten Estefania. Ta, ba, ez dakit.
- Iñok ez dotsu deittu sekule Estefania?
- Parisen danak.
- Parisen. Ta Markiñen ez.
- Markiñen ez.
- Orduen Jesusa apunteko dot izena.
- Zeuk nahi dozune.
- Ta noz jaixonikue zara?
- Ni, "veintiseis de diciembre de mil novecientos veintiseis".
- Orduen atzekoz aurrera bardin fetxie.
- Bai! Nahi dozun modun ein.
- Ta zu be hemen jaixonikua?
- Ni Inpreñusierran.
- Jose Mari: Sumiñan.
- Nun?
- Hamentxe. Baiña barrio Inpreñusierra.

Egilea(k): Xabier Larrañaga Gisasola

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia