Markina-Xemein (Bizkaia)

Gizonak emakumeak baino gehiago eskolara

Gizonak emakumeak baino gehiago eskolara <p>Umetan konformidade asko zuten. Markinara joaten ziren eskolara, baina oso gutxi joan ziren, Jesusa gutxiago joan zen mutilak gehiago joaten baitziren. Gela desberdinetan zeuden neskak eta mutilak. Ospitalean zegoen eskolan ere ibili ziren apur batean. Jesusak Sor Maria eta Sor Modesta dakartza gogora. Herrian don Jesus eta beste maisu-maistrak batzuk ezagutu zituzten.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MAR-011-005 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Umetan konformidade asko zuten. Markinara joaten ziren eskolara, baina oso gutxi joan ziren, Jesusa gutxiago joan zen mutilak gehiago joaten baitziren. Gela desberdinetan zeuden neskak eta mutilak. Ospitalean zegoen eskolan ere ibili ziren apur batean. Jesusak Sor Maria eta Sor Modesta dakartza gogora. Herrian don Jesus eta beste maisu-maistrak batzuk ezagutu zituzten.

Transkripzioa

- Ta zer, zuen umetako biximodue ta zelakoa zan hemen?
- Joxe Mari: Bueno, konformidadi oin baiño gehixa. Hori benetan diñotsut.
- Jesusa: Udan postrie be bageunken, keixi nahikue egoten zan, ta keixak batu, ta postre modure ein ta...
- Gero, eskolara-eta nora juten ziñien?
- J.M: Markiña.
- Markiña. Ordun ze eskola euen Markiñen, zuen denporan?
- J.M: Zauen... oin zera dauen lekun... Bueno, leku bitten egon zan eskoli Markiñen, nire denporan. Bata Kruzelegin tallarra badakizue, Kruzelegin taillarra?
- J: Lehena Correo zaharra euen lekun.
- J.M: Haren atzeko partin.
- Artibai kalien, atzeko partien.
- J.M: Atzeko partien. Gero kanbixau eben, oin zera badau ba, jubilauena? Horra kanbixau eben. Azkenengo hortxe.
- Ta eskolara alkarregaz?
- J.M: Ez dakit ba [hau etortzen]... Hau, e...
- J: Ni gitxi eskola.
- J.M: Hau eskola gitxi. Eta ni be asko ez.
- J: Baiña honek partikular.
- J.M: Partikular gitxi ni, e!
- J: Bai, ni bape ez nitzuan sekule jun. Baiña zuek bai, mutillek. Mutillek jun zin.
- Ta eskolan neska ta mutil ebizen, edo mutillek alde batetik ta neskak bestetik?
- J.M: Neska ta mutil hamen. Neska ta mutil.
- J: Nire denporan ez.
- J.M: Nire denporan bai.
- J: Nire denporan neskak alderdi batetik, ta beste sala baten mutillek.
- A, hori bai. Baiña eskola baten barrun, e! Neska eta mutil, barrun. Alderdi baten neskak ta bestin mutillek, hori bai.
- Gela diferentietan.
- J: Bai, hoixe.
- Orduan, zu zer, andrie ixetiarren gitxi eskola?
- J: Andrie izetearren? Hondiño ez naz ein andri...
- Emakume izetiarren.
- J: Ez, biherra etxin edo... Intxaurren eta ordun ein biher izeten zan. Izen nintzen, ezta? Baiña ez asko ni, e? Honek gehixa.
- Ta zenbat urtekin hasten ziñien eskolan? Ahal zanien juten zan?
- J: Nik ez dakit noz hasi nintzen. Mertzedin be ibili nintzen pixkat... Mertzedin ez, Ospittelin. Sor Mariaz y Sor Modestaz ibili nintzen pixkaten han be.
- Oin Ospittela dauen lekuen? Han be eskoli euen orduen?
- J.M: Bai. Neu be apur bat ibilitte na. Apur bat, denpora gitxi.
- J: Neu be bai, hantxe. Sor Maria ta Sor Modesta. Sor Maria Lekeittaldien, hortxe nunun hil zan.
- J. M: Sor Modesta, okerraue...
- J: Bai, ha okerraue.
- Zelako kastiguk-eta ipintten otsuezan?
- J.M: Gogorrak.
- J: Ta gero herrixen don Jesus maisuaz. Eta egon zan beste bat be, solterie, ez zan hamengue, eta lantzin behiñin Joakin Kafeteruan alabi be bai, ta beste lantzin behin bere lehengusiñie, Oruntzeko, Mari Oruntze, ointsu hil da, ha be bai. Baiña ni gitxi ibili nintzen.
- Ta gitxi juanda, zertzuk ikesi zenduzen?
- J: Asko nik.
- Nehikoa?
- J: Bueno, nahikue, neure bizimodue erun dot aurrera ta. Ez zan oingo modun.

Egilea(k): Xabier Larrañaga Gisasola

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia