Arrasate (Gipuzkoa)

Herriko pertsonaia ezagunak

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARR-188-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Viteri nor izan zen. Filantropoa. Herriko eskolak berari esker egindakoak. Arano maisua. Pertsonai ezagunak: Etxezarreta; Gerra; eta abar.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Berba egitten genbitzen Viterin eskoletaz. Zein zan Viteri?
-Bueno ba, Viteri izan zan filantropo bat, bere fortuna osua itxi auela eskolak eraikitzeko, eta, nik dakidala, Hernanin, Errenterixan eta Arrasaten. Baiña uste dot herri gehixaotan be badaukela. Egongo da dokumentaziñua nunbaitten. Horra etorri zan Maixu Arano, eta zan maixu bat, berak emuten utsen mutillei eta bere andriak neskai. Eta Viteri fundaziñoko eskoletan emuten zittuen. Orduen Etxezarretako uezaba, eta Gerra, zelan esango dotsut /esangotsut/, leheno egon zan etxe bat zeren aurrian, San Frantzisko eleixian aurrian, bota ein auena...
-[Okorotegi] dauen lekuan?
-[Okorotegi] dauen lekuan ez. Oin etxe barrixak daz, hor panaderixa bat dau han behian. Barberengoatik oin Elkorok dauken lekure. Hor euen kastillo antzeko, muralla eitten euen etxe bat, eta Gerra hori zan ba be bai liberala ero idea ez oso eleixakuek. Horrek zien apur bat..., bueno eukien ikesitta kanpuen Inglaterran-eta, Paristik-eta ibiltten zien-eta, bueno, hemengo jentiek baiño euken ba, kultura gehitxuao euken; hori da. Eta bueno, horrek Maisu Aranon ikasliek izen zienak, jentiek esaten auen kalien igarri eitten jatiela. Ze eukien edukaziño bat, eta modalak be erakusten utsien. Azeran zelan itxi jente nausixei pasetan eta horrek danok be erakusten utsien. Osea, modalak bai, baiña morala be bai.
-Baiña ez moral kristaua?
-Kristau morala ez; etika zentzu gehixauan. Eta bueno, eta horrek eragin haundixa euki auen.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia