Aretxabaleta (Gipuzkoa)

Aita, euskalzale eta abertzalea

Aita, euskalzale eta abertzalea Aitaren inguruko zenbait azalpen ematen ditu; euskalzalea eta abertzalea zen. Eskolara joandakoa zen, baina bere kabuz ere asko ikasi omen zuen. "Escuelas de Viteri".

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-014-010 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Aitaren inguruko zenbait azalpen ematen ditu; euskalzalea eta abertzalea zen. Eskolara joandakoa zen, baina bere kabuz ere asko ikasi omen zuen. "Escuelas de Viteri".
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Orduan aitta euskaltzalia…
- Haundixa, eta gaiñera oso abertzalia gaiñera, oso abertzalia zan!
- Eta esan dozu idazle ezagun batzuk, e, ezautu zittuala, ez? Eurekin tratua zekan, e, eztakit (ez takit/dakit?)...?
- Bai, bai, bai.
- Kartak eskribitzen zian, edo...?
- Kartak eztakit, baiña eurakin egondakua eta... holan zan. Bai ...
- Bestela, aittak eskolia, zer? Hemen, e, Herri Eskolara juandakua edo...
- Baiña asko euken ikesitta, e...
- Berak, bere...
- Bai, bai, bai, bai, bai, pentseizu ekribidu itten eben periodikuan eta... Bai, orduen ez eozen oingo konturik, holan estudixetako eta, hemen be eskolak eta, Escuelas de Viteri!; hemenguak zien, nik [pentsetan]… Gipuzkua guztien egon zien horreik herrixetan, e, Escuelas de Viteri; eztakit Viteri zein zan, baiña Arrasaten, Eskoriatzan, ta, bueno, leku guztietan Escuelas de Viteri izen zien; eta eztakit oin, hori, Viteri, zein izan zan, baiña, igual bere diruak itxitta eskolak eitteko edo...

Egilea(k): Kepa Elortza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia