Aretxabaleta (Gipuzkoa)

Antzinako bizimodua; transmisio kulturala

Antzinako bizimodua; transmisio kulturala Familia giroa; antzinako kontuen transmisioa. Gurasoak oso kontulariak ziren eta haiek kontatutako zenbait ipuin gogora ekartzen ditu. Aitajauna trenbidea egiten ibili omen zen.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-014-009 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Familia giroa; antzinako kontuen transmisioa. Gurasoak oso kontulariak ziren eta haiek kontatutako zenbait ipuin gogora ekartzen ditu. Aitajauna trenbidea egiten ibili omen zen.

Transkripzioa

- Kontatzen zeben euren… ba, hori, gurasuen-eta inguruko kontuak, edo?
- Gurasuen kontuak bai; aitta hemen jaixo zan, hori etxioi ya botata dau, baiña oin Illargixeneko horrek etxiok baeuzen ba? Nik hor ezautu nauen gure aitten jaiotetxia. Baserri bat zan. Horreik baserri haundixok eta ez, e? Baiña hori zan beste... e ... zera, kale-baserrixa izandakua. T gure aitta akordaten zan, hantxe, [ittuan]-ta dabitzela jolasien… zien hiru anai eta arreba bi zien, ta onddiokan danak txikiñak, orduan danak segidu-segidu eta eukitten auen umiak eta holan, eta hantxe dabitzela —eta aitta betik emozionau itten zan hori kontaten auenien— zelan juan zan euren aitta esaten ama hil in zala. Horreik kontuok, e… ta beti goguen euki euen aittak txikiña zala baiña aitta zelan juan zan negarrez. Gehixorik egongo zan edo, bai. Hori esaten dotsut galderia ein dostazunien euren aurrekua zelan kontaten auen eta holan.
Eta gure amak ezautu euen denporia —bueno, gure aman atzeraukuak be bai hori, e?— trenbidia in zanien, lehenengo in zala eztakit noraiño eta gero handik Vittorixaraiño. Eta aittajauna eta zelan ibili zien, hargin lana edo esaten auen, hantxe trenbidia itten Maringo gizon guztiek eta, ba, astian akaberan, ba, dirua irabazten auen. Asko ez zan izango baiña… bai, horreik gauzok.
- Orduan, baserriko lanaz gain, gero trenbidia...
- Bai, bai, baserriko lanak ez otsien emungo diru asko eta, ba, horreik itten.

Egilea(k): Kepa Elortza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia