Zarautz (Gipuzkoa)

Euskararen egungo egoeraren kausak

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZAR-117-008 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Euskararen gaur egungo egoeraren kausak aipatzen ditu.

Transkripzioa

- Zeinen errua da euskera horrelako egoeran egotea?
- Milla gauza esan ditezke. Zorigaitzeko hogeita hamaseiko gerra hura izan ez balitz, gaur beste era batera egongo zan euskera. Jangoikuak bakarrik daki zenbat lan egingo zan. Etorri zan etorri zana, ta alde guztitik zigorra, kastigoa, ta ezer egitterik ez. Ta moztu, ta orduko gazte dana euskerantzat galdua gelditu zan. Gaur hasi da pixka bat, hasi da, baiña hainbesteko indarra hartu du erderak, ta hainbeste erdaldun daude; eta beste aldetik, euskaldun asko bat’e ajolarik gabeak, euskerarenganako maitasunik gabeak, hotzak, holakoak’e asko daude. Eta horrek kalte ikaragarria dakarkigu.

Egilea(k): Mikel Jauregi

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia