Zarautz (Gipuzkoa)

Euskara batuari buruzko iritzia

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZAR-117-006 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Euskarak beste bide batzuk hartu dituela dio; eta ez zaio gustatzen gaur egungo "laborategiko" euskara. Euskara batuari buruzko iritzia ematen du.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Zer iruditzen zaizu euskerak egin duen aldakuntza?
- Aldakuntza, ez dakit onerakoa edo txarrerakoa. Orain bide berri batzuk hartu dira, ta guk beste era batea ikasi gendun. Orduan ere bazan Euskaltzaindia, baiña ez gaurko jokaerarekin. Eta hizkuntzaren aldetik, nik askoz gogozkoa det lehen ikasi nuana, orain ezarri nahi dutena baiño. Laboratorioko euskera iruditzen zait gaurkoa, naturaltasun gutxikoa.
- Orduan zu euskara zaharraren alde zaude, eta euskara batuaren aurka?
- Euskara batuaren premia danok ikusten degu, baiño euskara batua egiteko beste molde batzuk hartu zehar zirala usten det, herriari gehiago kaso eginda; ez erabat herria baztartu, zokoratu, hankaperatu, eta herriak orain egin diro, egin dio euskerari bizkar eman, ez det ezer jakin nahi. Penagarria da, baina euskaldun huts-hutsak, beste hizkuntzarik ez dakitenak, zenbatek eta zenbatek esaten dute gaur irakurtzen hasi, “gaurko euskera ez det entenditzen”; telebistan edo radiyoan entzuten jarri, ta “ez det ulertzen, ez dakit euskera besterik”. Hori baiño tristeo ta negargarriagorik ez dago.
- Esan dizut ez naizela euskara batuaren etsai eta kontrario, euskera batua behar da. Baiña hartu diran molde edo metodo hoiek ez zaizkit onak iruditzen. Herriari jarraituz, herriaren hizketa poliki-poliki orraztuaz ta apainduaz egin behar zan batasun hori, eta herria alde bat utzi degu. Eta gaur ere, euskeraz jatorren egiten dutenak baserrietan eta herri koxkorretan daude, ta zenbat eta zarrago diran, haiek eta hobeto. Haiekin ikasten det nik euskera.

Egilea(k): Mikel Jauregi

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia