Azkoitia (Gipuzkoa)

Azkoitia eta Elgoibar aldeko hizkera

Azkoitia eta Elgoibar aldeko hizkera Kaleko eta baserriko euskararen artean ezberdintasunak aurkitzen ditu. Urrategi auzoan bertan Uxaun aldekoek Elgoibarko hizkera erabiltzen dute. Martitako, Elgoibarko eta Azkoitiko hizkera aipatzen ditu.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AZK-009-001 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Kaleko eta baserriko euskararen artean ezberdintasunak aurkitzen ditu. Urrategi auzoan bertan Uxaun aldekoek Elgoibarko hizkera erabiltzen dute. Martitako, Elgoibarko eta Azkoitiko hizkera aipatzen ditu.

Transkripzioa

- Ta aldia igartzen dozu kaleko euskeratik basarrira?
- Hitz batzuten bai. Eta gu Urrategin alde batekuk gea ta Oxaun aldekuek “zelakue” ta… han amak bi etxetan Elgoiber aldekuek, hiru etxetan…
- Kanpotik etorrittakuak dialako.
- Ez oso urrutittik e, hortxe Elgoiber mugatik, baiño… hitz batzuek, ya ezagunek eitten zituen, amai ikasittekuek bai.
- Ta geo hor Martitte aldian…
- Hor “ye”… guk ogixe… iguel ez… Kanpokuek “xe” gehixo eitten debe…”xe” zea gutxixo pronuntziautekue bezela da gurie.
- Bai ta hamendik, Azkoittitik Elgoibarrera be ya aldia igartzen da euskeran, ezta?
- Diferentie da, oiñ bestaldetik ikusten da baitte… Axkoittikuk joskeran edo badaukela antza esaten debe , bai Elgoiber, ta bai bizkaierikin´e badaukela… hori azpeitiar batek esaten zun zera Altuna…, Axkoittiko hizketie nahiko ona zala esate zun, nahiko aberatsa ta nahiko ona ta euskera batuekin nahiko ondo zetorrela ta ba lehelengue zea azpeitiarra Axkoittiko hizketie famatzen duena, esan nixon, beti piken ibiltzen gea ta… behintzet esan zeozer txarra eiñ ber… hori gaiñera nahiko jakintsue zan gai hoixetan ta…

Egilea(k): Amaia Sorazu

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia