Arrasate (Gipuzkoa)

Koroeta auzoa: baserriak; errota

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARR-188-005 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Koroeta auzoan jaiotakoa. Urkulu errota. Bertan zeuden baserriak; izenak.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Ni jaixo nintzen Koruetan. Urkulu zan errota bat auena oin zubixa moruen dauen lekuan. Hantxe behian auen errota bat. Oin marketan dauena zera, oin marketan dauena ure noraiño dauen-eta. Horman, haxe dauen lekuen, hantxe zuluen. Oiñ badao ba txabolatxo bat eta han ikusten dana neurtzeko eta? Hantxe inguruen auen Urkulu. Eta hor auzen Urkulu, Biziondo -beste bi baserri-, Uxar Txiki, Uxar Haundi, Gixats, Errotazar goratxuao, gorau Errotazar; oiñ ardixek-eta ibiltten dien lekua, Marketegin parien, hor behien euan Errotazar, eta, Mari Pilar-eta nunguak die?, Mendikurtz. Mendikurtza guztiz ez auen hartu urek, baiña bestiek bai. Eta hor errotakuek, Urkulukuek ekarten oskun guri esnie; eta esne ona ekarriko oskun, ze gure amama ibilli zan esniek ekarten Mondrauera, eta itxi zittuenien esniek ekartiai, gure etxerako ekarten gauen, horko Urkuluko esnie ekarten gauen, orduan Koruetako esnerik onena Urkulun egongo zan, pentsetan dot nik. Egunero ekarten oskun guri eta abariai. Ze beste danak baeukien etxian. Eta oso relijiosuek zien, etorten zien mezetara, mutikuek izeten zien monagilluek.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia