Markina-Xemein (Bizkaia)

Maisu eta kanta errepublikazalea

Maisu eta kanta errepublikazalea <p>Domeka arratsaldetan dotrinara joan beharra izaten zuten, Xemeinera. Euskaraz ikasi zuten. Eskolan, ostera, gaztelaniaz ikasi zuten. Jose Marik maisu erdaldunarekin ikasitako errepublikako abestia kantatzen du: "Si supieran los curas y frailes...".</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Domeka arratsaldetan dotrinara joan beharra izaten zuten, Xemeinera. Euskaraz ikasi zuten. Eskolan, ostera, gaztelaniaz ikasi zuten. Jose Marik maisu erdaldunarekin ikasitako errepublikako abestia kantatzen du: "Si supieran los curas y frailes...".

Transkripzioa

- Orduan, kanpoan ikesiko zendun gehixau, etxien ta plazan eta holan, eskolan baiño?
- J: Eskolaik ez naben asko ikesi baiña...
- Ta dotriña kontuek? Dotriñera joango ziñien ba?
- J: A, bai! Domeka arratsaldetan be bai, jun biherra eukitten gendun.
- Jun biherra?
- J: Bai, jun ein biher zan /bizan/.
- Derrigorra zan hori?
- J: Bai. Domeka arratsaldetan juten gintzan Xemeiñera.
- Xemeiñera?
- J: Bai.
- Ta dotriñan zertzuk ikesten zenduezan?
- J: Ahaztu be ein jaku ya [ikesitteko] apurre.
- Euskeraz edo erderaz dotriñie?
- J: Ez, euskeraz pentseten dot.
- J.M: Euskeraz.
- J: Euskeraz pentseten dot.
- A bai?
- Bai.
- Eta eskolak euskeraz, edo...?
- J.M: Eskolan, nik neuk, erdeldune eukitte na maisue. Zelan esaten jakon ez dakit... `Burdiñas´ edo esaten gontsen guk. Gogun deuket, ze... kantau ein oskun /eiskun/, hori errepublikanu zan, eskuk altzaute: "Si supieran los curas y frailes, la paliza que le van a dar, irían del coro cantando: Libertad, libertad, libertad!". Harena... famau zan. Ha Markiñen famaue zan. Harek Markiñen ein zittun maisu urte pillo bat ein eban Markiñen. Bai. Kastellanu zan. Baiña errepublikanu gogorra, e?
- J: Don Jesus be bai...
- J.M: Harek, e... abadiek eta honek mojok eta... bufa! Bai, bai holantxeik.
- Harekin dotriña gitxi ordun?
- J.M: Bapez!

Egilea(k): Xabier Larrañaga Gisasola

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia