Albisteak

Urretxu eta Zumarragako Ahotsak proiektuko lekukoei omenaldia

2014ko eka. 13a, 15:58

Atzo, osteguna, Urretxu eta Zumarragako Udalek eta Badihardugu Elkarteak Ahotsak proiektuan parte hartu duten lekukoei omenaldia egin genien Zumarragako Zelai-arizti Kultur etxean. Proiektuaren laburpen gisa prestatutako ikus-entzunezkoaz gozatzeko aukera izan zuten bertaratutakoek.

Gehiago irakurri...

 

Eskerrik asko Ibilaldiaren antolatzaileei!

2014ko eka. 5a, 15:08

Joan den igandean ilusioz beteta jaso genuen Ibilaldiaren antolatzaileek egindako omena. Sariarekin batera, aurrerantzean ere lanean gogoz jarraitzeko indarra jaso genuen.  Mila esker!

Gehiago irakurri...

 

Julen Madariaga, mihinpekorik gabe

2014ko eka. 2a, 11:41

Duela gutxi argitaratu du Julen Madariagak Egiari zor liburua Erein argitaletxearekin. Liburu autobiografikoa. 2013ko udan Ahotsak-ek ia bost orduko elkarrizketa egin zion Ainhoako bere etxean.

Gehiago irakurri...

 

Ibilaldiak Ahotsak.com omenduko du

2014ko mai. 29a, 10:40

Euskararen Dibertsitatea omendu nahi du 2014ko Ibilaldiak, euskalkien alorrean hainbeste lan egin duten elkarte eta erakundeei omen eginez. Euskal Herriko Ahotsak proiektua izango da omenduetako bat.

Gehiago irakurri...

 

75 urte errazionamendua jarri zutela

2014ko mai. 27a, 10:11

1939. urteko maiatzean ezarri zuen Francok errazionamendua. Ordutik aurrera urte askoan, 1952. urtera arte, oinarrizko lehengai asko txartel bidez jasotzen zituzten herritarrek.

Gehiago irakurri...

 

20.000 bideotik gora Ahotsak proiektuan ikusgai

2014ko mai. 23a, 10:36

Egunetik egunera bideo pasarte gehiago ditugu sarean Euskal Herriko Ahotsak proiektuan: 20.000ko langa gainditu dugu.  

Gehiago irakurri...

 

Ahotsak-eko testigantzak Lekeitioko ikastetxeetan

2014ko mai. 19a, 13:09

"Gerra Zibila Lekeition" ikus-entzunezkoa prest dago, Lekeitioko ikastetxeetan erabiltzeko. Lekeitioko Udalak hezkuntzako proiektu pilotua jarri du abian, Lekeitioko Ahotsak proiektuan jasotako testigantzak ikasgelara eramateko. 

Gehiago irakurri...

 

Luis Katarain, "Gazta zati bat" filmeko artzaina hil da

2014ko mai. 19a, 11:16

Gazta zati bat filmean agertu zen Luis Katarain Idiazabalgo artzaina, eta ikusleen bihotzetara heldu zen. Euskal Herriko Ahotsak proiekturako ere elkarrizketatu genuen 2012an. 

Gehiago irakurri...

 

Zaldibarko ahotsak proiektua aurkeztu dugu

2014ko mai. 14a, 09:43

Zaldibarko Ahotsak proiektuaren aurkezpena egin genuen atzo arratsaldean. Proiektuan parte hartu dutenei eskerrak emateko ekitalditxoa izan zen: herritarrak udaletxera gonbidatu eta grabazioen kopia bana eman zieten. Ilusio handiz hartu zuten. Ekitaldirako prestatutako bideoa ere ikusgai duzue.

Gehiago irakurri...

 

"Ermuko aditz-taulak" liburuxka aurkeztu da Ermuan

2014ko mai. 9a, 14:04

Fernando Aranberri filologo ermuarraren Ermua eta Eitzagako euskara lana oinarri hartuta, Ermuko aditz-taulak liburuxka kaleratu du Badihardugu Euskara Elkarteak. Asteazkenean, maiatzaren 7an, egin zuten aurkezpena, Ermuan bertan.

 

Gehiago irakurri...

 

Euskararen zapalkuntzari buruzko erakusketa eta dokumentala, herriz herri

2014ko mai. 8a, 11:38

Zarautzen, Donostian, Arrasaten, Azpeitian eta Tolosan izango da "Euskara, ospeletik eguterara" erakusketa, datozen hileotan. Euskal Memoria Fundazioak euskararen zabalkuntzari buruzko dokumentala ere prestatu du. Euskal Herriko Ahotsak proiektuko hainbat testigantza erabili dituzte bietan. 

Gehiago irakurri...

 

Euskararen transmisioa aztergai, laugarrenez

2014ko mai. 7a, 13:23

Atzo izan zen Eta Kitto euskara elkarteak antolatutako mintegia, Eibarko Portalean. Hainbat alorretako zortzi adituk hitzaldiak eman zituzten, eta hausnarketarako bide asko zabaldu ziren, besteak beste arratsaldeko mahainguruan. 

Gehiago irakurri...

 

Agur Jose Andres Azpiri 102 urteko gudariari

2014ko api. 30a, 10:49

Jose Andres Azpiri 1911. urtean jaio zen Xemeingo (gaur egun Markina-Xemein) Plazakola auzoko Torretxun eta 103 urte betetzear zela esan digu agur. Espainiako Gerra Zibilean gudari izandakoa eta azken mendeko historiaren lekuko zuzena.

Gehiago irakurri...

 

Gernikako bonbardaketa 77 urteren ostean

2014ko api. 26a, 11:31

1937ko apirilaren 26an Gernika-Lumoko hiribildua bonbardatu zuen Francoren aliatua zen Alemaniako Condor legioak.  Ehundaka herritar hil eta zauritu ziren arratsaldeko laurak aldera hasi ziren erasoetan. Une latz haiek bizi izan zituztenen lekukotasunak jasotzeko aukera izan dugu Ahotsak.comen.

Gehiago irakurri...

 

"Bizkaia desegingo dut"

2014ko api. 25a, 09:51

Mola jeneralak "Bizkaia desegingo dut" esan omen zuen 1937ko udaberrian. 162.000 bonbaz hornituta zihoazen 138 hegazkin faxistek Bizkaiko 40 herritik gora bonbardatu zituzten: Durango, Abadiño, Bilbo, Galdakao, Zeanuri, Dima, Elorrio, Zaratamo, Erandio, Zornotza, Gernika... Gerra Zibilari eta bonbardaketei buruzko ehundaka pasarte jaso ditugu urteotan Ahotsak.com-en. Gaurko egunez, duela 77 urte, bonbardatu zituzten Erandio, Elorrio eta Zaratamo.

Gehiago irakurri...

 

Ahozko ondarea lantzeko eta hedatzeko hitzarmena Markina-Xemeinen

2014ko api. 16a, 11:29

Markina-Xemeingo Udalak eta Badihardugu euskara elkarteak beste urtebeterako hitzarmena sinatu zuten atzo.

Gehiago irakurri...

 

"Larre motzean" dokumentala, bihar Donostian

2014ko api. 15a, 14:17

Giza Eskubideen XII. Zinemaldian aurkeztuko dute. Filmean Ahotsak.com-eko lekukotasunak ere agertzen dira. 

Gehiago irakurri...

 

Gaur 83 urte Eibarren II. Errepublika aldarrikatu zela

2014ko api. 14a, 11:51

1931ko apirilaren 14ko goiz hartan, II. Errepublika artean aldarrikatzear zegoela, eibartarrak lehendabizikoak izan ziren Errepublikako bandera udaletxeko balkoian eskegitzen. 

Gehiago irakurri...

 

Bizikleta gainean, lehenaldira itzulia

2014ko api. 10a, 12:06

Euskal Herriko errepideetan txirrindularitza nagusi den aste honetan, garai bateko bizikletak eta lasterketak ekarri nahi ditugu gogora.

Gehiago irakurri...

 

Julian Ezeiza ‘Aterpe’ bertsolaria hil da

2014ko api. 4a, 09:20

Astelehenean, martxoaren 31n, Julian Ezeiza "Aterpe" bertsolari hernaniarra hil zen, Balantxan, jaio zen baserrian bertan, laurogeita lau urte zituela. Ahotsak.com-erako egin genizkion elkarrizketen lagin txiki batekin eman nahi genioke gure agurra.

Gehiago irakurri...

 
Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia