Agur Jose Andres Azpiri 102 urteko gudariari
2014ko api. 30a, 10:49
Jose Andres Azpiri 1911. urtean jaio zen Xemeingo (gaur egun Markina-Xemein) Plazakola auzoko Torretxun eta 103 urte betetzear zela esan digu agur. Espainiako Gerra Zibilean gudari izandakoa eta azken mendeko historiaren lekuko zuzena.
101 urte betetzear zela izan genuen bera ezagutzeko aukera, 2012ko udan. 100 urte luze horietan bizitakoa kontatzerakoan, ez zitzaion nabari adina. Izan ere, denbora luzez berriketan aritzeko gaitasuna zuen eta baita memoria aparta ere: datu, data eta zehaztasun asko gogoratzen zituen atzo gertatutakoak izan balira legez. Ikusgai dauden pasarteetan duzue hori egiaztatzeko aukera.
Plazakola eta inguruetako XIX. mende bukaerako eta XX. mende hasierako historiaren lekuko zuzena. Bere jaiotetxeak badu historia eta zeresana:
Bere amama 1850 inguruan jaio zen eta orduan egin ei zuten Plazakolako burdindegitik Debara burdina eramateko bidea:
Primo de Riveraren diktadura ere ondo gogoan zuen:
Espainiako Gerra Zibilean gudari ibili zen eta bere burua entregatu ostean langile-batailoietan eduki zuten.
Ohore bat izan zen guretzat beragaz egoteko aukera izatea, horrelako lekukotzak altxor handi bat direlako eta bere ondarea betiko gure artean geldituko delako horri esker.
Ahaztuen oroimena (Markinaldeko frontea 1936) elkartekoek 'Jose Andres Azpiri, azken gudariaren lekukotza' artikulua idatzi dute euren esker ona adierazteko eta bere borrokaren goraipamena egiteko.
Iruzkindu
Erantzuna emateko, sartu ahotsak.eus-eko komunitatera.