Burdina Debara eroateko bidea<p>Beraien auzoan bizkondea bizi zen. Bizkondea izatez Debakoa zen eta bertatik Debarainoko bidea zuten eginda mendirik mendi. Bere aita 1886an jaiotakoa zen eta amona 1850 inguruan eta sasoi hartan bide hori egiten ei zebiltzan; urte askoan aritu ziren horrexetan. Burdindegia zuten Plazakolan eta handik eroaten ei zituzten lingoteak Debako itsasontzietara. Santurtzi aldetik ekartzen ei zuten burdina.</p>