Ibilaldiak Ahotsak.com omenduko du

2014ko mai. 29a, 10:40

Euskararen Dibertsitatea omendu nahi du 2014ko Ibilaldiak, euskalkien alorrean hainbeste lan egin duten elkarte eta erakundeei omen eginez. Euskal Herriko Ahotsak proiektua izango da omenduetako bat.

Bizkaiko Ikastolen Elkarteak Ibilaldiko eguna aprobetxatuz omenaldia egiten die gizarteko hainbat esparrutan euskararen erabilera sustatzen aitzindariak izan diren lagunei: ikerketaren arloan, kirolean, enpresa munduan, zuzenbidean, onomastika eta toponimiaren alorrean, antzerkigintzan, abesbatzen bidez, mendian edota sukaldaritzaren munduan euskara bultzatu izan dutenak omendu ditu Ibilaldiak.

Aurtengo Ibilaldia Urdaibaiko biosfera erreserbaren bihotzean ospatuko da, Gernika-Lumon. Bere inguru naturala eta ikastolako ikasleen jatorria kontuan hartuz Euskararen bihozfera leloa daraman jaiak Euskararen Dibertsitatea omenduko du domeka honetan: euskalkien alorrean beharrean aritu diren eta ari diren elkarte eta erakundeak. Euskal Herriko Ahotsak proiektua omenduen artean izango da Euskaltzaindia, Labayru, Mendebalde, Bostak bat eta beste batzuekin batera. Lantalde osoaren izenean, eskerrik beroena antolatzaileei!

Seber-Altube ikastolaren sorrera beste ikastola askoren antzera, zailtasunez eta trabaz betea izan zen. Horrela jaso genuen sorreran parte hartu zuen guraso baten ahotik. Muxikako Deunoro Sarduik orduan izan zituzten zailtasunez eta eman beharreko pausuen eta elkarlanaren garrantziaz egin zigun berba. Ezbairik gabe, Seber Altube eta beste batzuekin batera Gernika-Lumoko ikastolaren historiako kide garrantzitsua da muxikarra.

 

Deia egunkarian Seber Altube ikastolako lehen andereñoari buruz idatzitako erreportajea duzue irakurgai.

Argazkian 2011. urtean Ondarroan ospatutako Ibilaldia.

Iruzkindu

Erantzuna emateko, sartu ahotsak.eus-eko komunitatera.

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia