Ikastolaren sorrera<p>Pedro Omaetxebarria abadearen laguntzaz lortu zuten Gernika-Lumoko gizarte-etxean ikastola jartzea. 14 ume batu zituzten bi egunetan. Seber Altuberen izena jartzea erabaki zuten orduan. Bigarren ikasturtean 24 ume inguru batu zituzten. Lehen andereñoa Pili Alberdi izan zen. Kurtsoa gainditzeko azterketak erdaraz egin behar izaten zituzten eskola publikoan, oso emaitza onekin gainera. Hirugarren urtean banaketa bat sortu zen ikastola barruan eta laugarrenean utzi egin zuen batzordea.</p>