Pepa Bikandi Ibarretxebea

Amorebieta-Etxano (Bizkaia) (1922)

Biografia

1922an jaio zen Jauregibarria auzoko Aldekoena baserrian. Ama bertakoa zuen eta aita Zornotza bertako Ibarrakoa; lau ahizpetatik zaharrena da bera. Gerra garaian, Zamudiora eta Burtzeñara (Barakaldo) joan ziren ebakuatuta. Umetan, Kaittanako eskolara joan zen eta gerra ostean 15 urte ingururekin, Durangoko karmeldarretara merkataritza-peritu ikasten bost urtez. Ikasketak burututa Frantziako Melunera joan zen urtebetez bertako karmeldar mojetara, etxera bueltatu eta beharrean hasi arte. Ikasketekin lotuta hainbat lanetan aritu izan da: lehenengo, Durangoko Areitio barazkizainaren administrazio-arduradun aritu zen 10 urtez; gero, Zornotzako akademia batean 10 urtez frantses-irakasle izan zen; eta, azkenik, Zornotzako "Forjas de Amorebieta" lantegian itzultzaile-administrari aritu izan da idazkari-zuzendari postuan eta kanpo-merkataritzan 25 urtez. Lana dela-eta, Frantzian, Ingalaterran eta Errusian bizi izan da, eta hainbat herrialdetan egon da. AMO-055 grabaketa Zornotzako ahozko leku-izenak batzeko proiektuan parte hartu zuenekoa da.

Zintak

KodeaDataProiektua
AMO-002 2010 Euskal Herriko Ahotsak
AMO-055 2008 Zornotzako toponimia

Pasarteak

Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute

#Titulua
1 Trena errailetik irten zenekoa Bideoaren ikonoa
2 Tren-istripuaren ondorioak Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
3 Pepa merkataritza-peritua da Bideoaren ikonoa
4 Pepa munduan zehar ibilitakoa Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
5 Gertuago zegoelako, Etxanoko eskolara joan zen Bideoaren ikonoa
6 Eskolak erdaraz; aita euskaltzalea Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
7 Maistra ona izan zuen Etxanoko eskolan Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
8 Eskolatik etxerako lanik ez Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
9 Neskak bakarrik eskolan Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
10 Umetan difteria gaitza izan zuen Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
11 Kalean medikua bera zen emagina Bideoaren ikonoa
12 Gerragatik Zamudiora egin zuten alde Bideoaren ikonoa
13 Zamudiotik Burtze├▒ara, eta handik etxera Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
14 Burtze├▒atik itzuli eta Zornotza erreta Bideoaren ikonoa
15 Venezuelara jende asko joan zen Zornotzatik Bideoaren ikonoa
16 Zornotzako emakumeak Saturrarango kartzelan Bideoaren ikonoa
17 Lemoatxeko bataila Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
18 Lemoatxeko gorabeherak Bideoaren ikonoa
19 Mairuei beldurra Bideoaren ikonoa
20 Gerraren ondorenean, tuberkulosia Bideoaren ikonoa
21 Sozialistak etxean errefuxiatuta Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
22 Kupoarekin udaletxeak tranpa egiten zuen Bideoaren ikonoa
23 Gose denboran estraperloa Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
24 Ogia egiteko labea auzunearena Bideoaren ikonoa
25 Ezizen asko Zornotzan Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
26 Merkataritza-peritu azterketa Bilbon Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
27 Administrari, frantses irakasle eta itzultzailegintzan Bideoaren ikonoa
28 Ahal zen modura hizkuntzak ikasten Bideoaren ikonoa
Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia