Amorebieta-Etxano (Bizkaia)

Lemoatxeko bataila

Lemoatxeko bataila <p>Francoren tropak Bilbo hartu eta berehala bueltatu ziren Zornotzara, ganadu eta guzti. Etxean altzari batzuk aizkoraz apurtuta zeuden. "Pe&ntilde;a Lemoa"ko batailan Zornotzako gudariak eta asturiarrak borrokatu ziren Francoren kontra.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Francoren tropak Bilbo hartu eta berehala bueltatu ziren Zornotzara, ganadu eta guzti. Etxean altzari batzuk aizkoraz apurtuta zeuden. "Peña Lemoa"ko batailan Zornotzako gudariak eta asturiarrak borrokatu ziren Francoren kontra.

Transkripzioa

- Zenbat denpora egon ziñien ebakueta?
- Nun?
- Kanpoan
-Kanpoan? Ba gu eon gintzezan zenbat denbora izengo zan? ba, tropak honantza etozan honantza etozan ta bueno ba, Bilbo hartu eta gero segiduen. Bai, baia gu gero han ez gintzezan egon ensegida geure etxera joan gintzezan ta suertea izen gendun aittitte eta amama etorri zirela Bitturixetik gu heldu baiño lehenau ta etxie garbittute ta bueno, ortue be eindde ta egoan, garbittute.
-Ta ganauekaz ta danakaz buelte ziñien?
-Bai, bai.
- Orduen ez zenduen ezebez galdu.
-Bueno galdu, irabaz baiño gehixau, baina bueno, ze eingo dozu ba? ze eroan ahal dana eroaten gendun, baia zer eroan leitteke gurdi baten ba? Etxe, etxeko guztiko muebliek eta danak etxien ittitte.
-Ta buelteu zinenien etxien?
- Bueno etxien topeu gendun garbittute ta holan ta mueble batzuk eta bai, baia beste batzuk aizkoriegazz apurtute be bai. Bai, hondiño han dekot zera, komoda bat, zera materixela oso ona ta konpondute eroan zerari han antikuario bateri konpontzen dittuzenari ta konpondu eurien ederto eta han dago. Bai.
- Han soldaduek eta egongo ziren ? Esan dozuna soldaduek eta zuen etxien egongo zirela?
- Bai, bai, bai, loittute ta dana ba, ganora barik, baia gero amumak eta aittittek garbittu eurien.
- Nongo soldaduek egon ziren Zornotzan?
- Ba han eon zien, bueno, ez dait zein batailloi izango zan, baia eon zien asturianuek, batzuk, eta beste batzuk ba bertoko soldauek, bertako gudarixek. Bai, bai.. ze zerak ba, bat Peña Lemonan izen zan, zera, ezta? batailla gogorra ta hiru egunien egon zan ta egun batien juan ziren ba bertoko gudarixek ta bueno aguanteu eurien. Gero, hurrengo egunien joan ziren asturianuek, ta asturianuek itzi ta berriro arrapeu eurien zerak, beste Francoenak.

Egilea(k): Bea Villanueva (Urritxe institutua) , June Zamakona (Urritxe institutua)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia