Gernika-Lumo (Bizkaia)

Bonbardaketak iraun zuen artean Arratzun I

Bonbardaketak iraun zuen artean Arratzun I <p>Bonbardaketak iraun zuen artean baserrian egon zen, Arratzun. Antzinako etxe bat erre gabe geratu zen, eta aitak eraberritu zuenean, hara joan ziren. Ez zegoen ezer, zorriak bakarrik. 12 urte zituen Arratzura joan zirenean, familiakoek ez zieten uzten Errenteriara itzultzen, han hobeto egongo zirelakoan.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan GER-104-012 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Bonbardaketak iraun zuen artean baserrian egon zen, Arratzun. Antzinako etxe bat erre gabe geratu zen, eta aitak eraberritu zuenean, hara joan ziren. Ez zegoen ezer, zorriak bakarrik. 12 urte zituen Arratzura joan zirenean, familiakoek ez zieten uzten Errenteriara itzultzen, han hobeto egongo zirelakoan.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta, han e, zu bonbardeoan Errenterixen eon ziñen edo Gerniken?
- E?
- Bonbardeoan Errenterixen egon ziñen ala Gerniken?
- Gu baserridxen.
- Nun?
- Baserridxen. Arratzun. [Nunuk] ta lehengo antziñako etxe bat geratu zen erre barik. Ta aittek, aittek arregle eban apur bet, eta, arregle ebanien, hille bigarrenien etor giñen ya Gernikera. Ez kamiñorik... zorridxek baiño ez genduzen euki. Ta horrek, moroak, moroak, hamen praka boltzak ein, boltzak ein prakak, ta, oiloak ostuten ebiezan, basar.. baserridxetan, ta samie bidxortuten otsoien, [harek ez abien eitten zera] ta.
- Eta Arratzuko baserridxe norena zan ba?
- E?
- Arratzuko baserrixe norena zan?
- Guk Arratzukoekin ez gendun euki zerik, traturik. Arratzun euki gendun –a ver, esango dotsut /esangotzut/– nire koiñatuen lehengusue. Ta haraixe joan giñen. Ta asko [gure ixen oskuen] e, ez doskuen izten etorten Errenteridxera. "Zetan joango zarie ba? –esaten oskuen- Egon zaitte hamen, hamen hobeto zauzie eta". Ba ze gure amak koziñe eitten eban ondo, eta...
- Eta zer dala ta joan ziñien?
- E?
- Abieu zenduen zozer paseko zala?
- Hamabi urte euki nabezen. Hamabi urte. Hamahiru setienbrien eitteko.
- Baiña, bonbardeoan aurretik, abieu ein zenduen badatorrela?
- Bueno, baia ez doskuen ezer eitten, ze, derrepente izen zan gehidxen agertu zana.

Egilea(k): zital

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia