Kuadrillan neskak eta mutilak elkarrekin
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan GER-104-010 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Kuadrillan mutil eta neska, elkarrekin ibili ohi ziren. Mutilak Errenteriara joaten ziren neskengana.
- Proiektua: Gernika-Lumoko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Nerea Goiria Mendiolea
- Data: 2012(e)ko apirilaren 18a
- Iraupena: 0:01:14
- Erref: GER-104/010
- Kodifikatzailea: Maddi Gallastegi
- Gaia(k): Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Gaztetako ibilerak
Transkripzioa
- Gero, politike txarridxek ba, bakizu zer pasaten dan. Batzuk gero, Francon partez joan [diezela], ta beste batzuk ez, ta gorridxek gariela, ta horrexek inuzentekeidxek esaten oskuen ta. Gero, Gernikarantz hasi giñen apurke-apurke, ta gero ein ebien /einbien/ Gernike, Errenteridxe be gero akabe zan. Nik lagunek be Errenteridxekoak [...] izen giñen kuadrillie, ta han neska guztidxek urtebete gehidxau, urtebete gitxiau, danak lagunek, baia bakotxak beran kuadrilletxue. Gu bost izen giñen, ta neu bakarrik bizi naiz nire kuadrillen, neu bakarrik, bestiek joan die, ezkondute, baia...
- Ta mutilekaz batera?
- Larogeta zazpi urte dakotez e.
- Ta, kuadrillan-eta mutilek be bai?
- Bai, bai, badekotez. Badekotez nik erretratuek be mutillen... Mutillek etorri eitten zien Errenteridxera gero, eurek, eurek etorten zien. Bueno, geure lagunek izen zien ta.
Egilea(k): zital






Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!