Muxika (Bizkaia)

Dokumentatu barik zegoelako kartzelara

Dokumentatu barik zegoelako kartzelara Kantabriako Ampuero herrian morroi lanetan zebilela, milizianoek dokumentuak eskatu zizkieten, baina 16 urte zituenez ez zuen dokumenturik. Hori dela-eta, Santoñako kartzelara eraman zuten. Santanderreko Sardineron egon zen Eusko Jaurlaritzako egoitza eta bertara joan zen dokumentu bila.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MUX-023-007 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Kantabriako Ampuero herrian morroi lanetan zebilela, milizianoek dokumentuak eskatu zizkieten, baina 16 urte zituenez ez zuen dokumenturik. Hori dela-eta, Santoñako kartzelara eraman zuten. Santanderreko Sardineron egon zen Eusko Jaurlaritzako egoitza eta bertara joan zen dokumentu bila.

Transkripzioa

- Etor zien milizianuek eta: "aber, dokumentuek!". Dokumentuek ta dokumentuek beti "hamasei urte" esaten netsien, baia hamazazpi ya eitteko edo holan egon nitzen, Ampueron egon gintzezanien, ta: "aber dokumentue", ta ez dekotela dokumenturik, eta ez noala zertuten. Ta "bueno pues, a la carcel!", Santoñara. Hartu behixekaz nauen lekuen kortan ta Santoñara, kartzelara. Santoñan be nik haixe, eurrera segidu ta gero Santoñatik zertun Gobierno Vasco egon zan Madrilen, edo Sardiñeron, ba Santanderren Gobierno Vasco, ta joan nitzen Gobierno Vascora Santanderrera, ta ataa gendun dokumentaziñoa Gobierno Vascon. Esan ban baze: "ez solte hau eskuetatik" /esasten/ esan osten [...[, ta [...] bakotzien eskatzen otsien dokumentaziñoa, ta dokumetaziñoa erakutsi ta horrek danak, ta erakutsi ta: "pasa, pasa, pasa, pasa, pasa". ta apur bet lagunek eindde eukin geñuzen, bai neska ta bai mutil, koadrillie juergan ibiltzen gintzezan-ta. Ta lagunek danak euki nittun estaziñoan itxeroten, Sardiñerotik etorritte, estaziñoan itxeroten, upilako rezibimientue /eistien/ ein eustien ta bueno horretara bagauz.

Egilea(k): Nerea Goiria Mendiolea (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia