Felipe Martitegi Iturrioz

Gorozika auzoa; Muxika (Bizkaia) (1919-2015)

Biografia

1919ko ekainaren 6an jaio zen Gorozikako (gaur egun Muxika) Egiartegoikoa baserrian eta bertan bizi izan da beti. Aita bertakoa zuen eta ama arratiarra, Dimako San Kristobal auzokoa. Aita gizon ikasia zen, Lizarrako ikastetxean ibilitakoa: politikan murgildua, komiteko jueza, eta udaletxeko kontribuzio-biltzailea; kartzelaratu ostean, heriotza-zigorrera kondenatua izan zen. Kantabria aldera joan zen gaztetatik morroi lanetan. Zazpi urtez egon zen soldadu: lehenengo, "Cuarta división de Navarra"rekin Iruñean, Castellón de la Planan, Ebron, Sagunton, Aranjuezen, Madrilen, Bilbon...; eta, etxera bueltatzerakoan Nafarroa aldera joan zen muga zaintzera Izaban, Auritzen, Elizondon, Beran... Bilbon zegoela, bertako burdin-hesia eraikitzen parte hartu zuen eta Nafarroan zebilela, Iruritan zauritu ostean, sukaldari-laguntzaile bezala hasi zen lanean. Frankismo ostean, lau urtez Muxikako zinegotzia izan zen. Emaztea alboko baserri batekoa zuen, Urrebarrokoa, elizaz Gorozika izan arren, Amorebieta-Etxanoko lurretan dagoena.

Zintak

KodeaDataProiektua
MUX-023 2010 Muxikako ahotsak
MUX-024 2010 Muxikako ahotsak
MUX-025 2010 Muxikako ahotsak

Pasarteak

Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute

#Titulua
1 Gaztetan beti beharrean Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
2 Neska-lagunari ezin musurik eman Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
3 Bere aita politikan eta herrigintzan ibilitakoa Bideoaren ikonoa
4 Kantabriara morroi Bideoaren ikonoa
5 Dokumentatu barik zegoelako kartzelara Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
6 Kantabriatik Bilbora Bideoaren ikonoa
7 Ezpata-dantzan "Gora ta gora Euzkadi" abestearren kuartelera Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
8 Nazionalak Kantabrian sartu zirenekoa Bideoaren ikonoa
9 Gerrara soldadu, "Cuarta divisiĆ³n de Navarra"n Bideoaren ikonoa
10 Zazpi urte eta zazpi egun soldadu Bideoaren ikonoa
11 81eko morteroekin frontean Bideoaren ikonoa
12 Galtzak ere usteldu ezin zapatak kenduta Bideoaren ikonoa
13 Ebron nazionalak larregi aurreratu ziren Bideoaren ikonoa
14 Fronteko bizipenak Bideoaren ikonoa
15 Gutunak frontetik Bideoaren ikonoa
16 Auritzen eta Izaban soldadutzan egindako gaiztakeriak Bideoaren ikonoa
17 Auto-istripu larria soldadutzan Bideoaren ikonoa
18 Gorozikako eta soldadutzako neska-lagunak Bideoaren ikonoa
19 Trena Zugastietan eta autobusa Autzaganen Bideoaren ikonoa
20 "Rojillos" euskaraz berba egiten zutenei Bideoaren ikonoa
Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia