Muxika (Bizkaia)

Neska-lagunari ezin musurik eman

Neska-lagunari ezin musurik eman <p>Neska-lagunari ezin izaten zitzaion musurik eman, bekatu mortala zen-eta; musua luzea izaten bazen, ostera, barkaezina. Gaur egunekoa ere larregikoa dela dio Felipek. Ibarruriko don Juan zen Gorozikako abadea, eta 15 urterekin etxean egon behar izaten zuten. Emaztea eskola garaitik gustatzen zitzaion.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MUX-023-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Neska-lagunari ezin izaten zitzaion musurik eman, bekatu mortala zen-eta; musua luzea izaten bazen, ostera, barkaezina. Gaur egunekoa ere larregikoa dela dio Felipek. Ibarruriko don Juan zen Gorozikako abadea, eta 15 urterekin etxean egon behar izaten zuten. Emaztea eskola garaitik gustatzen zitzaion.

Transkripzioa

- Ta biher ta biher ta besterik ez. Ba erromerixera joaten gintzezanien, ta nobixie ta ba nobixieri be mosurik emon eziñik ze pekatu mortala, ta luzie izen ezketiño, parkatu ez itteko modukoa. Ta inpernuko billurraz, ba mosurik emon barik egon biher. Ta oin, oin larrei, ezta? oin larreixen. Egixe da ala ez da? Oin larreixen, oin larreixen. Ta holantxik da mundue. Ta ondo eitten dozue ganera, barriz, ze gaztetan disfrute /bide/ biher da. Ze guri pase jaku gazte denporan, ba hamabost urte ta abadiek dotriñera, don Juan eta don Pedro horrek Iburrikoak izen zien, ta don Juan egon zan zerien, Goroziken, ta dotriñera, kantak ikesi dotriñekoak ta illuntzetxuen esan: "hala, oin arin-arin etxera, ze kanpaie jo orduko etxien egon /bizue/ biher dozue e!". Ta ariñeketan etxera hamabost urtegaz. Ta oin zer? oin hamabost urtegaz, bueno, bueno, hor dabiz aidien danak. Bueno holantxik. Ta mundue zelan kanbixeten dan bakizu? holantxik kanbixeten da mundue.
- Ta orduen zer, nobixieri ez mosutxurik emon ez ezebez?
- Pekatu mortala. Ta luzie izen ezketiño, parkaziñorik bez.
- Baia iñok ikusten ez banien-ta, illunetan-eta egoten ziñenien etxerako bidien-eta?
- Ez, illunetan egoten zanien bez, ezin emon mosurik.
- Gero ez konteu abadieri.
- Bardin-bardin ikusten deuela Jainkoak eta, illunetan izenda be. Zer ba, zer ba? ta holantxik, holantxik.
- Nobixieri noz /emontsazun/ emon zotsazun lelengo mosue ba zuk?
- Ba ezkontzeko egunetan, ezkontzeko egunetan lelengo mosue. Bittu zemat, ta ibil nitten ba eskolatik, eskolatik euki neuen bijileute, eskolatik bai, eskolatik. Eskolara arkalegaz joaten gintzezan, harek Zorrontzakoak zien, baia Gorozikera elizaz, ta eskolaz Gorozikera etorten zien. Ta eskolatik ein zeaz ta arkalegaz ibilitte hamen pasoan dana, elizara ta eskolara ta, danien pasoan ibilitte ba handixik. Gero ba hogeta sei urte euki zittun andriek eta nik hogeta zortzi urte ezkondu nitzenien. Ba guk arkalegaz eskolatik [...].

Egilea(k): Nerea Goiria Mendiolea (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia