Neska-lagunari ezin musurik eman<p>Neska-lagunari ezin izaten zitzaion musurik eman, bekatu mortala zen-eta; musua luzea izaten bazen, ostera, barkaezina. Gaur egunekoa ere larregikoa dela dio Felipek. Ibarruriko don Juan zen Gorozikako abadea, eta 15 urterekin etxean egon behar izaten zuten. Emaztea eskola garaitik gustatzen zitzaion.</p>