Urnieta (Gipuzkoa)

Inguruko herrietara jaietara

Inguruko herrietara jaietara 19 urte inguru zituela hasi zen etxetik ateratzen, tabernan beti baitzeukan lana. Hernanira, Ergobira, Tolosara... joaten zen. Hernanin ezagutu zuen neskalaguna eta geroztik elkarrekin egon izan dira.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan URN-024-012 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
19 urte inguru zituela hasi zen etxetik ateratzen, tabernan beti baitzeukan lana. Hernanira, Ergobira, Tolosara... joaten zen. Hernanin ezagutu zuen neskalaguna eta geroztik elkarrekin egon izan dira.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Ni etxetik ez nitzan ateatzen, zenbat urtekin? Hemeretzi urtekin edo holakon bat hasiko nitzen ni etxetik ateatzen. Tabernan beti, beti tabernan. Ta hemeretzi urtekin hasi nitzan ateatzen.
-Nora joaten zinen?
-Noa? Hernanir. Hernania juten giñen eta Ergobia festetan Ergobia. Ta ez dakit, jun al giñen? Oilalumea ez dakit jun giñan behiñ'e. Geo hasi giñan Tolosaa juten. Tolosaa. Ta, bueno, Tolosaa ta, hara juten aspertu nitzan ta Hernanin andria [den honen] neskakin hasi nitzan ta akabo. Gerotik elkarrekin.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia