Jose Igerategi Santa Cruz
Urnieta (Gipuzkoa) (1927-2023)
Biografia
Urnietako kalean jaio zen eta txikia zela Idiazabal kalean Matxo taberna ireki zuten bere gurasoek. Aitaren izengoitia zen "Matxo", baina Joseren ustez aitak ez zuen batere gogoko edonork horrela deitzea. Zazpi urterekin eskolan hasi bai, baina tabernako lana zela-eta, ezin izan zuen asko joan. Ikasketarik ez izan arren, lanean ongi ikasia, Hernanin hasi zen zerrategi batean arotz. Lan hura, ordea, neketsua zen gorputzerako, eta ondoko tailer batera joan zen egur-tailan ikasteko gogoa zuela esanez. Han hartu zuten soldadu joan zen arte, eta itzuli zenean, lanik ez zutela esan zioten. Baina han ikasitakoak geroko lanetan ere bidea ireki zion; izan ere, beste tailer batzuetatik pasatu ondoren, aitak zerrategia ireki zuen eta Jose hasi zen han lanean. Gerora, zerrategi hura utzi egin behar izan zuen; oraindik martxan dagoen beste zerrategi bat ireki zuen orduan eta bertan eman ditu azken urteak.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
URN-024 | 2010 | Euskal Herriko Ahotsak | Ainhoa Ansa |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute