Urnieta (Gipuzkoa)

Gurdia egiteko egurra

Gurdia egiteko egurra Gurdiaren zatiak egiteko zer egur klase erabiltzen zuten aipatzen du.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Gurdiaren zatiak egiteko zer egur klase erabiltzen zuten aipatzen du.

Transkripzioa

Goldia eta lera eta hoik egur onakin egin biharko ziran. Zer egun klaserekin egiten ziran holako erremintak?
-Erremintak?
-Haitza, pagua, ze ibiltzen zan?
-Gurdiyan erruedak eitteko haitza ibiltzen zan. Eta pertika eityeko aketzia. Eta gehiinak aketzia nahi izaten zuen. Aketzia gogorraua dalako aketzia. Baiño haitza're ona. Oain, aketziak du "samago" esaten diyuena, gizena, izkiñako gizena txuri hoi gutxio du aketziak eta harek hobeto heltzen zion. Eta haitzak berriz jeneral nola baitun asko, ta [agotzak] hua're sartu iten zion, ta handik bela izurratu itten zan.
-A.
-Gizena, gizena galdu itten zan eta.
-Asko jakin biharko da.
-Boo. Asko jakin? Ondo itten ezkeroz bai.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia