Urnieta (Gipuzkoa)

Gurdia egiteko prozesua

Gurdia egiteko prozesua Gurdia nola egiten den eta zer zailtasun dituen azaltzen du: pertika ondo egitea da zatirik zailena. Denborarekin eta esperientziarekin ikasten da.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan URN-024-034 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Gurdia nola egiten den eta zer zailtasun dituen azaltzen du: pertika ondo egitea da zatirik zailena. Denborarekin eta esperientziarekin ikasten da.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Gurdia nola itten dan. Zea haundiya du. Pertika itten, erdiko luzi hua itten da lantei txarrena. Hari forma eman eta. Hari zeak jartzen eta harek bihar dittun trastiak erasten eta zean eta. Pertika deitzen zaio ta pertika itten txarrena. Hua moldatzen. Ta ai ziñala okertu igual itten zitzazun, ta hua're noiz bota jakin in bihar ez okertzeko, ta zeiñek zakin noiz bota bihar zan. Ta hemen bertan zan beste bat gurdik arreglatzen zittuna, beste atton bat, ta hari zeatu ta harek esan noiz bota bihar zan ta. Ta harek esaten zun: "E, nik esango dit, jun eta ikusi ta txuxena baldin bado nik esango dit noiz bota, ta ekarri nei seittun". Ta harek esandakuan moztu ta ekarri harek esaten zun garaiyean, eta seittun ta-ta-ta-ta ta handik lau eguneako gurdiai sartu. Ihartu ta ezer in be. Ta ni hortakua naiz gaiñea, e. Pertika bihar baldin baa, zenbat eta hezegua hobia. Zeatikan hue itten da ordun sekatzen ai dala enkojittu itten da egurra, ta enkojitzen ai dan bezela zeatzen ai da, estutzen; espigak eta zuluak eta zeak eta ai da ta, indartzen ai da. Ta "ez, iharra sartu, ihar-iharra". Ta iharra sartzen baldin bada segittun klik-klak-klik-klak, segittun hasten da. Ta geo "Eee!, lasaitu duk!, eta. Bai, kuñakin jun eta kuñakin di-da! estutzen.
-Hezia hobe.
-Hor be jakin in bihar baita. Ta hoik noiz ikasten [ohi] da? Zartuta geo, ez gaztetan. Iñork ez du esaten eta. "Ja-ja, espabilatuko haiz nahi baldin badek. Ikasiko dek denboakin".

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia