Aretxabaleta (Gipuzkoa)

Auzolana; laietan nola egiten zen

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-006-025 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Baserriko lan batzuk auzolanean egiten ziren. Laietan nola egiten zen.

Transkripzioa

- Lehen baserriko lanetan eta, elkarri lagunketan jakon? Baserri batekuak beste batekuei-ta?
- Bai, zeozer bai, batzuk. Lehenau hala be gehitxuau. Bai gu gaztiek gintzela ero, lagunketan auen. Zera eitten be faten zien, laixan eitten be. Akordetan naz ni, laixak, horrek, e, hola sartu ta eitten zienak; sailla preparau, ta arbixa kendutakuen ha laixatu, gero artue ereitteko. Lehenau, ordun, golda haundixa eta ez auenien, e, laixatu-ta itten zittuen. Ha be lan urrixe zan. Lan asko eta hainbeste denpora biher hareik itten.
- Zenbat lagun illaran?
- Ilaran ba, juntetan zienien bastante, xei ero, zortzi ero. Juntauko zien batzuetan. Beste batzuetan gutxiao, ez baeuen fateko moduen edo zerik.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia