Lezo (Gipuzkoa)

Umetako gaixotasunak eta artelanak

Umetako gaixotasunak eta artelanak <p>Haurra zela, sehaskan egon zen ospitalean. 11 urte zituenerako aitari dendan laguntzen aritzen zen. Arotza zuen aita eta berak ere arotzeriarako zaletasuna zuen. 16-17 urte zituela egin zuen kaxa erakusten du.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Haurra zela, sehaskan egon zen ospitalean. 11 urte zituenerako aitari dendan laguntzen aritzen zen. Arotza zuen aita eta berak ere arotzeriarako zaletasuna zuen. 16-17 urte zituela egin zuen kaxa erakusten du.

Transkripzioa

-Ni beti zea izandu naz, osea, nik bizkar hezurra oso hondatua dakat ba! Osea, haurra nitzala sehaskan egondu nitzan enyesatua. Osea, ez dakit ze gaitzakin. Ta attak, ama hilla nola baitzean, pues, eta atta miñez, ba ya attak ez [zuan broma...]. Gero ezta neri okurrittu galdatzia ere. Nik bastan… nahiko lan nun denda hamaika urtekin mostradoria lejiakin garbitzen. Gaixki igual ingo nun biño, hamaika urtekin. Nahiko lana.
Ta geo afiziyo gogorra nun zea, arotzea. Atta arotza nola baitzen, arotzea nun. Osea, hau, porejenplo, pues, orduan, gaztia nitzala in nuen, hemen zea [dakaixki], este, orduko razionamenduko paperak-eta… Hoik gerrako...
-A, bai, gordeta dittuzu hor… Erakutsiko diguzu kaja, mesedez?
-Bai.
-Iyo gora, iyo gora. Hor, gora, gora, gora, nik hartzeko. Ta kaja hori, noizkoa da?
-Pues honek, igual, ez dakit ba, hirurogei, hirurogeita gehio urte edo.
-Zuk in zenun hori?
-Bai. Gabinetia hor dakat egiña, zea, tallatua.
-Ta zenbat urte zenitun zuk hoi in zenunian?
-Hau in nunian, pues igual hamasei edo hamazazpi edo…
-Ta orduan arotzak holako lanak iten zituzten?
-Nik behintzat bai! Nik behintzat bai! Gabinetia tallatua dakat hor, nik iña!
-Gero ikusiko degu. Bai.

Egilea(k): Aitor Errazkin

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia