Rafael Agirre Legorburu

Lezo (Gipuzkoa) (1926)

Biografia

Kale Nagusiko Arrieskalleta izeneko etxean jaio zen Rafael. Gurasoak Lezokoak zituen. Ama Herrikoetxe baserrikoa eta aita kalekoa. Txikitan, haurtxoa zela gaitz larriren bat pasa eta bizkar hezurretik elbarri gelditu zen Rafael.1937 urtean, hamar urte zituela, ama eta anaia hil zitzaizkion tifusarekin. Orduan Errenteriako fraideetan zebilen eskolan eta eskola utzi behar izan zuen. Ama hil eta Hondargain etxera joan ziren bizitzera eta han oilotokia jarri zuen Rafaelek eskola utzita.Aita epileptikoa zen eta Arrasateko Santa Agedan bizitu zen urte askoan. Ama bizi zela denda txiki bat zuten Kale Nagusian eta atzealdean arotz lanetarako tresnak izaten zituen aitak, arotza baitzen, Rafael mutikoa zela han aritzen zen bere lanak egiten.Hamalau urterekin Errenteriako Urbietaren ebanisterian hasi zen lanean. Handik Trintxerpeko Andonegiren itsasontzi enpresara pasa zen arotz gisa, itsasontzietan mota guztietako egur konponketak egiten zituen eta etxetan ere aritzen zen.Franco hil zen urtean, 51 urte zituenean enpresa itxi eta langile guztiak bidali zituzten. Orduan Errenteriako Elizalden hasi zen lanean etxetan sarrerako-ateko sarrailak jartzen lana utzi zuen arte. Lezoar batekin ezkonduta dago eta bi seme-alaba dituzte.

Zintak

KodeaDataProiektua
LEZ-007 2009 Euskal Herriko Ahotsak

Pasarteak

Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute

#Titulua
1 Tifusak ama eta anaia eraman Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
2 Umetako gaixotasunak eta artelanak Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
3 Etxetik arotz-lanak ikasten Bideoaren ikonoa
4 Aitaren dendan egurra lantzen Bideoaren ikonoa
5 Txaluparekin arraina harrapatzen gero saltzeko Bideoaren ikonoa
6 Trintxerpen lanean zebileneko baldintzak eta bizimodua Bideoaren ikonoa
7 Trintxerpeko arotzeriako lanak Bideoaren ikonoa
8 Trintxerpeko etxeak egiten aritutakoa Bideoaren ikonoa
9 Donostiako hainbat etxe egiten Bideoaren ikonoa
10 Barkuak konpontzeko egur motak eta hozkailu-sistemak Bideoaren ikonoa
11 Bakailaotarako itsasontzien hozkailu-sistema eraberritzearen arduraduna Bideoaren ikonoa
12 Itsasontziko lanetarako tresnak eta trukearen bidez ordaintzea Bideoaren ikonoa
13 Ternuatik kontrabandoan ekarritako jeneroa Bideoaren ikonoa
14 Etxekoen dendari esker, fraideetara ikastera joan ahal Bideoaren ikonoa
15 Eskola utzitakoan, bizibidea handik eta hemendik atera behar Bideoaren ikonoa
16 Aitaren lanak familia aurrera ateratzeko pobrezia-giroan Bideoaren ikonoa
17 Gerrako kaboa eta langileen batailoia Bideoaren ikonoa
18 Pelaioen desfilea herrian Bideoaren ikonoa
19 Gerraosteko giro txarra herrian Bideoaren ikonoa
20 Batzokiko kultur giroa gerra aurretik Bideoaren ikonoa
21 Ikurrina ezkutatu egin behar Bideoaren ikonoa
22 Garai bateko agiriak gordeta Bideoaren ikonoa
23 Lezoko giroa gerra garaian Bideoaren ikonoa
24 Ezkontza: janaria, eztei-bidaia eta elkarrekin bizitzen jartzea Bideoaren ikonoa
25 Ezkontza atzeratu soldadutzara ez joateagatik Bideoaren ikonoa
Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia